Nola babesten du Google-k nire pribatutasuna eta nola mantentzen du nire informazioa babestuta?

Jakin badakigu segurtasuna eta pribatutasuna garrantzitsuak direla zuretzat; baita guretzat ere. Segurtasun sendoa eskaintzea eta gure erabiltzaileek informazioa seguru eta behar dutenean atzigarri izango dutela ziurtasunez jakitea dira gure lehentasunak.

Etengabe ari gara lanean segurtasun-neurri sendoak eskaintzen ditugula ziurtatzeko, zure pribatutasuna babesteko eta Google are eraginkorragoa bilakatzeko. Ehunka milioi dolarreko inbertsioa egiten dugu urtero segurtasunean, eta datuen segurtasunaren alorrean diren munduko aditurik onenek egiten dute Google-n lan zure informazioa seguru mantentzeko. Era berean, pribatutasun- eta segurtasun-tresna erabilerrazak garatzen ditugu; esaterako, Google Panela, Bi urratseko egiaztapena eta Nire publizitate-zentroa ataleko iragarki pertsonalizatuen ezarpenak. Horrela, zure esku uzten dugu Google-rekin partekatzen duzun informazio guztiaren kontrola.

Interneten babestuta eta seguru egoteari buruzko informazio gehiago lortzeko, zure familia eta zeure burua babesteari buruzkoa barne, zoaz Google Segurtasun-zentrora.

Lortu informazio gehiago zure informazioa pribatu eta seguru nola mantentzen dugun eta kontrola zuri nola ematen dizugun jakiteko.

Zergatik dago nire kontua lurralde batekin erlazionatuta?

Zenbait gauza zehazteko dago erlazionatuta zure kontua lurralde batekin Zerbitzu-baldintzetan:

  1. Zerbitzuak ematen dituen, zure informazioa prozesatzen duen eta pribatutasun-lege aplikagarriak gordetzeaz arduratuko den Google-ren bazkidea. Oro har, Google-k bi enpresa hauetako baten bidez eskaintzen ditu kontsumitzaileentzako zerbitzuak:
    1. Google Ireland Limited, Europako Esparru Ekonomikoan (Europar Batasuneko herrialdeak, eta Islandia, Liechtenstein eta Norvegia) edo Suitzan bazaude;
    2. Google LLC, gainerako herrialdeetako batean bazaude (Ameriketako Estatu Batuetan du egoitza).
  2. Gure arteko harremana arautzen duten baldintzen bertsioa, tokiko legeen araberakoa izango baita.
  3. Bizitoki duzun lurraldean Google-ren zerbitzuek bete behar dituzten eskakizun jakinak aplikatzeko.

Zure kontuarekin erlazionatutako lurraldea zehaztea

Google-ko kontu bat sortzen duzunean, lurralde batekin erlazionatzen dugu, kontua non sortu duzun aintzat hartuta. Urtebetetik gora duten kontuei dagokienez, Google-ren zerbitzuak zer lurraldetatik atzitu ohi dituzun, lurralde hori erabiltzen dugu (normalean, azken urtean denbora gehien eman duzun tokia).

Maiz bidaiatzen baduzu ere, horrek ez du eraginik kontuarekin erlazionatutako lurraldean. Beste lurralde batera joaten bazara bizitzera, agian urtebete beharko da erlazionatuta dagoen lurraldea eguneratzeko.

Kontuarekin erlazionatutako lurraldea bizitoki duzun lurraldearekin bat ez badator, baliteke bizitoki duzun lurraldetik kanpo lan egiten duzulako, IP helbidea ezkutatzeko sare pribatu birtual (VPN) bat instalatu duzulako edo lurraldearen muga batetik gertu bizi zarelako izatea. Kontuarekin erlazionatutako lurraldearekin ados ez bazaude, bidali lurraldea aldatzeko eskaera bat.

Nola ken dezaket niri buruzko informazioa Google-ren bilaketa-emaitzetatik?

Google bilaketa-emaitzak webean publikoki erabilgarri dagoen edukiaren isla dira. Bilatzaileek ezin dute edukia webguneetatik zuzenean kendu, beraz, bilaketa-emaitzak Google-tik kenduta ere, ez litzateke edukia webetik kenduko. Webeko zerbait kendu nahi baduzu, eduki hori duen gunearen web-arduradunarekin harremanetan jarri beharko zenuke, eta berari aldaketa egiteko eskatu. Edukia kendu eta Google-k eguneratze hori hauteman ondoren, informazioa ez da berriro aterako Google bilaketa-emaitzetan. Zerbait berehala kentzeko premia baduzu, ikusi gure laguntza-orria informazio gehiago lortzeko.

Egiten ditudan bilaketa-kontsultak webguneetara bidaltzen al dira Google Bilaketa zerbitzuko emaitzetan klik egiten dudanean?

Normalean, ez. Google Bilaketa zerbitzuko bilaketa-emaitza bat sakatzean, web-arakatzaileak datu jakin batzuk bidaltzen ditu helmugako web-orrira. Baliteke bilaketa-hitzak bilaketa-emaitzen orriaren Interneteko helbidean edo URLan agertzea. Hala eta guztiz ere, URL hori helmugako orriari erreferentziako URL gisa bidaltzea oztopatzen die Google Bilaketa zerbitzuak arakatzaileei. Bilaketa-kontsultei buruzko datuak ematen ditugu Google Trends eta Google Search Console bidez, baina kontsultak bateratzen ditugu, erabiltzaile batek baino gehiagok egindako kontsultak soilik partekatzeko helburuarekin.

Google-ren aplikazioak
Menu nagusia