Nola babesten du Google-k nire pribatutasuna eta nola mantentzen du nire informazioa babestuta?

Jakin badakigu segurtasuna eta pribatutasuna garrantzitsuak direla zuretzat; baita guretzat ere. Segurtasun sendoa eskaintzea eta gure erabiltzaileek informazioa seguru eta behar dutenean atzigarri izango dutela ziurtasunez jakitea dira gure lehentasunak.

Etengabe ari gara lanean segurtasun-neurri sendoak eskaintzen ditugula ziurtatzeko, zure pribatutasuna babesteko eta Google are eraginkorragoa bilakatzeko. Ehunka milioi dolarreko inbertsioa egiten dugu urtero segurtasunean, eta datuen segurtasunaren alorrean diren munduko aditurik onenek egiten dute Google-n lan zure informazioa seguru mantentzeko. Era berean, pribatutasun- eta segurtasun-tresna erabilerrazak garatzen ditugu, esaterako, Google Panela, bi urratseko egiaztapena eta Iragarkien ezarpenak. Horrela, zure esku uzten dugu Google-rekin partekatzen duzun informazio guztiaren kontrola.

Interneten babestuta eta seguru egoteari buruzko informazio gehiago lortzeko, zure familia eta zeure burua babesteari buruzkoa barne, zoaz Google Segurtasun-zentrora.

Lortu informazio gehiago zure informazioa pribatu eta seguru nola mantentzen dugun eta kontrola zuri nola ematen dizugun jakiteko.

Zergatik dago nire kontua herrialde batekin erlazionatuta?

Bi gauza zehazteko dago erlazionatuta zure kontua herrialde (edo lurralde) batekin Zerbitzu-baldintzetan:

  1. Zerbitzuak ematen dituen, zure informazioa prozesatzen duen eta pribatutasun-lege aplikagarriak gordetzeaz arduratuko den Google-ren bazkidea. Oro har, Google-k bi enpresa hauetako baten bidez eskaintzen ditu kontsumitzaileentzako zerbitzuak:
    1. Google Ireland Limited, Europako Esparru Ekonomikoan (Europar Batasuneko herrialdeak, eta Islandia, Liechtenstein eta Norvegia) edo Suitzan bazaude;
    2. Google LLC, gainerako herrialdeetako batean bazaude (Ameriketako Estatu Batuetan du egoitza).
  2. Gure arteko harremana arautzen duten baldintzen bertsioa, tokiko legeen araberakoa izango baita.

Kontuan izan Google-ren zerbitzuak funtsean berberak direla haiek ematen dituen bazkidea eta erlazionatutako herrialdea direnak direla ere.

Zure kontuarekin erlazionatutako herrialdea zehaztea

Google-ko kontu bat sortzen duzunean, herrialde batekin erlazionatzen dugu, kontua non sortu duzun aintzat hartuta. Urtebetetik gora duten kontuei dagokienez, Google-ren zerbitzuak zer herrialdetatik atzitu ohi dituzun, herrialde hori erabiltzen dugu (normalean, azken urtean denbora gehiena eman duzun tokia).

Maiz bidaiatzen baduzu ere, horrek ez du eraginik kontuarekin erlazionatutako herrialdean. Beste herrialde batera joan bazara bizitzera, agian urtebete beharko da erlazionatuta dagoen herrialdea eguneratzeko.

Kontuarekin erlazionatutako herrialdea ez badator bat bizi zaren herrialdearekin, baliteke bizi zaren herrialdetik kanpo lan egiten duzulako, IP helbidea ezkutatzeko sare pribatu birtual (VPN) bat instalatu duzulako edo lurralde-muga batetik gertu bizi zarelako izatea. Erlazionatutako herrialdea oker dagoela uste baduzu, jarri gurekin harremanetan.

Nola ken dezaket niri buruzko informazioa Google-ren bilaketa-emaitzetatik?

Google bilaketa-emaitzak webean publikoki erabilgarri dagoen edukiaren isla dira. Bilatzaileek ezin dute edukia webguneetatik zuzenean kendu, beraz, bilaketa-emaitzak Google-tik kenduta ere, ez litzateke edukia webetik kenduko. Webeko zerbait kendu nahi baduzu, eduki hori duen gunearen web-arduradunarekin harremanetan jarri beharko zenuke, eta berari aldaketa egiteko eskatu. Edukia kendu eta Google-k eguneratze hori hauteman ondoren, informazioa ez da berriro aterako Google bilaketa-emaitzetan. Zerbait berehala kentzeko premia baduzu, ikusi gure laguntza-orria informazio gehiago lortzeko.

Egiten ditudan bilaketa-kontsultak webguneetara bidaltzen al dira Google Bilaketa zerbitzuko emaitzetan klik egiten dudanean?

Kasu batzuetan, bai. Google Bilaketa zerbitzuko bilaketa-emaitzetan klik egiten duzunean, bilaketa-emaitzen orriaren helbidea (URLa) bidal dezake web-arakatzaileak helmugako web-orrira, erreferentziako URLra, alegia. Bilaketa-emaitzen orriko URLak idatzi duzun bilaketa-kontsulta har dezake barnean batzuetan. SSL bilaketa (Google-ren bilaketa enkriptatuen funtzioa) erabiltzen baduzu, gehienetan, bilaketa-terminoak ez dira bidaliko URLaren zati gisa erreferentziako URLan. Egoera batzuetan ez da aplikatzen portaera hori; adibidez, ohikoak ez diren arakatzaileak erabiltzen dituzunean. Hemen duzu SSL bilaketari buruzko informazio gehiago. Bilaketa-kontsultak edo erreferentziako URLan dagoen informazioa eskuragarri egon daitezke Google Analytics zerbitzuaren bidez edo aplikazioak programatzeko interfaze (API) baten bidez. Gainera, iragarkietan klik egitea eragin duten gako-hitz zehatzei buruzko informazioa jaso dezakete iragarleek.

Google-ren aplikazioak
Menu nagusia