Datuak atzitzeari eta ezabatzeari buruzko gardentasun-txostena

Google-ren Pribatutasun-gidalerroetan eta Pribatutasunaren laguntza-zentroan azaltzen denez, hainbat tresna ditugu erabiltzaileek beren informazioa eguneratu, kudeatu, atzitu, esportatu eta ezabatu, eta Google-ren zerbitzuetan beren pribatutasuna kontrola dezaten. Zehazki, urtero, AEBko milioika erabiltzailek Google-ren Deskargatu datuak eginbidea erabiltzen dute edo beren datu batzuk ezabatzen dituzte Google-ren Nire jarduerak eginbidearen bidez. Arestian aipatutako tresnei esker, erabiltzaileek berrikusi, deskargatu edo ezabatu nahi dituzten datu mota zehatzak (Google-ren zerbitzuetakoak) aukera ditzakete, eta egindako eskaerak automatikoki prozesatzen dira. Gainera, erabiltzaileek California Consumer Privacy Act legea (Kaliforniako kontsumitzaileen pribatutasunari buruzkoa) eta antzeko pribatutasun-lege jakin batzuen mende dituzten eskubideak gauza ditzakete Google-rekin harremanetan jarrita.

Beheko taulan, tresna horiek eta harremanetan jartzeko moduek 2022. urtean izandako erabilerari buruzko informazio gehiago agertzen da:

Eskaera motaEskaera kopuruaGuztiz edo partzialki osatutako eskaerakBaztertutako eskaerakBehar bezala erantzuteko batez besteko denbora
Deskargatu datuak tresnaren erabilera*7,5 milioi inguru7,5 milioi inguruE.a. (eskaerak automatikoki prozesatzen dira)1 egun baino gutxiago (eskaerak automatikoki prozesatzen dira)
Nire jarduerak tresnaren bidez datuak ezabatzeko aukeraren erabilera*54,7 milioi inguru54,7 milioi inguruE.a. (eskaerak automatikoki prozesatzen dira)1 egun baino gutxiago (eskaerak automatikoki prozesatzen dira)
Informazio gehiago lortzeko eskaerak (Google-rekin harremanetan jarrita)**839839020 egun
Ezabatzeko eskaerak (Google-rekin harremanetan jarrita)**8080023 egun

Gure Pribatutasun-gidalerroetan adierazten denez, Google-k ez dio inori saltzen erabiltzaileen informazio pertsonala. Halaber, erabiltzaileek informazio pertsonala ez saltzeko eskaerak bidaltzen dituztenean, gure jardunbideak eta konpromisoak azaltzen dizkiegu erantzunean, eta informazio pertsonala agian Google-tik kanpo partekatzen den egoera mugatuei buruzko informazioa eskaintzen, baita informazioa partekatzeko egoera hori kontrolatzeko aukerak ere.

* AEBko biztanleei buruzko datuak

** Kaliforniako egoiliar direla adierazi duten erabiltzaileei buruzko datuak

Google-ren aplikazioak
Menu nagusia