Pribatutasuna eta baldintzak
Pribatutasuna eta baldintzak

Kaliforniako pribatutasun-eskubideei buruzko txostena

Google-ren Pribatutasun-gidalerroetan eta Pribatutasunaren laguntza-zentroan azaltzen denez, hainbat tresna ditugu erabiltzaileek beren informazioa eguneratu, kudeatu, atzitu, zuzendu, esportatu eta ezabatu, eta Google-ren zerbitzuetan beren pribatutasuna kontrola dezaten. Zehazki, urtero, AEBko milioika erabiltzailek Google-ren Deskargatu datuak eginbidea erabiltzen dute edo beren datu batzuk ezabatzen dituzte Google-ren Nire jarduerak eginbidearen bidez. Arestian aipatutako tresnei esker, erabiltzaileek berrikusi, deskargatu edo ezabatu nahi dituzten datu mota zehatzak (Google-ren zerbitzuetakoak) aukera ditzakete, eta egindako eskaerak automatikoki prozesatzen dira. Gainera, erabiltzaileek California Consumer Privacy Act legea (CCPA, Kaliforniako kontsumitzaileen pribatutasunari buruzkoa) eta antzeko pribatutasun-lege jakin batzuen mende dituzten eskubideak gauza ditzakete Google-rekin harremanetan jarrita.

Beheko taulan, tresna horiek eta harremanetan jartzeko moduek 2024. urtean izandako erabilerari buruzko informazio gehiago agertzen da:

Eskaera motaEskaera kopuruaGuztiz edo partzialki osatutako eskaerakBaztertutako eskaerak***Behar bezala erantzuteko batez besteko denbora
Deskargatu datuak tresnaren erabilera*8,2 milioi inguru8,2 milioi inguruE.a. (eskaerak automatikoki prozesatzen dira)1 egun baino gutxiago (eskaerak automatikoki prozesatzen dira)
Nire jarduerak tresnaren bidez datuak ezabatzeko aukeraren erabilera*58,1 milioi inguru58,1 milioi inguruE.a. (eskaerak automatikoki prozesatzen dira)1 egun baino gutxiago (eskaerak automatikoki prozesatzen dira)
Informazio gehiago lortzeko eskaerak (Google-rekin harremanetan jarrita)**632629310 egun
Ezabatzeko eskaerak (Google-rekin harremanetan jarrita)**27121519 egun
Zuzentzeko eskaerak (Google-rekin harremanetan jarrita)**000E.a.

Gure Pribatutasun-gidalerroetan adierazten denez, Google-k ez dio inori saltzen erabiltzaileen informazio pertsonala. Gainera, CCPAk kontuzkotzat hartzen duen informazio pertsonala lege horrek onartutako helburuetarako bakarrik erabiltzen du Google-k. Halaber, erabiltzaileek informazio pertsonala ez saltzeko edo haien kontuzko informazio pertsonalaren erabilera mugatzeko eskaerak bidaltzen dituztenean, gure jardunbideak eta konpromisoak azaltzen dizkiegu erantzunean. Era berean, informazio pertsonala agian Google-tik kanpo partekatzeko egoera mugatuei buruzko informazioa eskaintzen diegu erabiltzaileei, baita informazioa partekatzeko egoera hori kontrolatzeko aukerak ere. Haietaz gain, kontuzko informazioa biltzeko eta erabiltzeko modua kontrolatzeko erabilgarri dauden aukera gehigarriak ere eskaintzen dizkiegu, darabilten Google-ren zerbitzuaren arabera.

* AEBko biztanleei buruzko datuak

** Kaliforniako egoiliar direla adierazi duten erabiltzaileei buruzko datuak

*** 2024. urtean baztertutako eskaera guztiak egiaztatu ezin zirelako, erabiltzaileek bertan behera utzi zituztelako edo ezagutarazi behar ez den informazioa eskatzen zutelako baztertu ziren

Beste fitxa batean irekiko da(oin-ohar bat irekiko du)
  • Afrikaans
  • Bahasa Indonesia
  • Bahasa Melayu
  • Català
  • Čeština
  • Dansk
  • Deutsch
  • Eesti
  • English
  • English (India)
  • English (United Kingdom)
  • Español
  • Español (Latinoamérica)
  • Euskara
  • Filipino
  • Français
  • Français (Canada)
  • Gaeilge
  • Galego
  • Hrvatski
  • Isizulu
  • Íslenska
  • Italiano
  • Kiswahili
  • Latviešu
  • Lietuvių
  • Magyar
  • Malti
  • Nederlands
  • Norsk
  • Polski
  • Português (Brasil)
  • Português (Portugal)
  • Română
  • Slovenčina
  • Slovenščina
  • Srpski
  • Suomi
  • Svenska
  • Tiếng Việt
  • Türkçe
  • অসমীয়া
  • Ελληνικά
  • Български
  • ଓଡିଆ
  • Русский
  • Српски
  • Українська
  • ‫עברית‬
  • ‫اردو‬
  • ‫العربية‬
  • ‫فارسی‬
  • አማርኛ
  • मराठी
  • हिन्दी
  • বাংলা
  • ગુજરાતી
  • தமிழ்
  • తెలుగు
  • ಕನ್ನಡ
  • മലയാളം
  • ไทย
  • 한국어
  • 中文 (香港)
  • 中文(简体中文)
  • 中文(繁體中文)
  • 日本語
Google-ren aplikazioak
Menu nagusia