Datuak atzitzeari eta ezabatzeari buruzko gardentasun-txostena
Google-ren Pribatutasun-gidalerroetan eta Pribatutasunaren laguntza-zentroan azaltzen denez, hainbat tresna ditugu erabiltzaileek beren informazioa eguneratu, kudeatu, atzitu, esportatu eta ezabatu, eta Google-ren zerbitzuetan beren pribatutasuna kontrola dezaten. Zehazki, urtero, AEBko milioika erabiltzailek Google-ren Deskargatu datuak eginbidea erabiltzen dute edo beren datu batzuk ezabatzen dituzte Google-ren Nire jarduerak eginbidearen bidez. Arestian aipatutako tresnei esker, erabiltzaileek berrikusi, deskargatu edo ezabatu nahi dituzten datu mota zehatzak (Google-ren zerbitzuetakoak) aukera ditzakete, eta egindako eskaerak automatikoki prozesatzen dira. Gainera, erabiltzaileek California Consumer Privacy Act legea (Kaliforniako kontsumitzaileen pribatutasunari buruzkoa) eta antzeko pribatutasun-lege jakin batzuen mende dituzten eskubideak gauza ditzakete Google-rekin harremanetan jarrita.
Beheko taulan, tresna horiek eta harremanetan jartzeko moduek 2022. urtean izandako erabilerari buruzko informazio gehiago agertzen da:
Eskaera mota | Eskaera kopurua | Guztiz edo partzialki osatutako eskaerak | Baztertutako eskaerak | Behar bezala erantzuteko batez besteko denbora |
---|---|---|---|---|
Deskargatu datuak tresnaren erabilera* | 7,5 milioi inguru | 7,5 milioi inguru | E.a. (eskaerak automatikoki prozesatzen dira) | 1 egun baino gutxiago (eskaerak automatikoki prozesatzen dira) |
Nire jarduerak tresnaren bidez datuak ezabatzeko aukeraren erabilera* | 54,7 milioi inguru | 54,7 milioi inguru | E.a. (eskaerak automatikoki prozesatzen dira) | 1 egun baino gutxiago (eskaerak automatikoki prozesatzen dira) |
Informazio gehiago lortzeko eskaerak (Google-rekin harremanetan jarrita)** | 839 | 839 | 0 | 20 egun |
Ezabatzeko eskaerak (Google-rekin harremanetan jarrita)** | 80 | 80 | 0 | 23 egun |
Gure Pribatutasun-gidalerroetan adierazten denez, Google-k ez dio inori saltzen erabiltzaileen informazio pertsonala. Halaber, erabiltzaileek informazio pertsonala ez saltzeko eskaerak bidaltzen dituztenean, gure jardunbideak eta konpromisoak azaltzen dizkiegu erantzunean, eta informazio pertsonala agian Google-tik kanpo partekatzen den egoera mugatuei buruzko informazioa eskaintzen, baita informazioa partekatzeko egoera hori kontrolatzeko aukerak ere.
* AEBko biztanleei buruzko datuak
** Kaliforniako egoiliar direla adierazi duten erabiltzaileei buruzko datuak