Nortzuk dira Google-ren bazkideak?

Google-k hainbat modutan egiten du lan enpresekin eta erakundeekin. Enpresa eta erakunde horiei deitzen diegu "bazkide". Adibidez, Google-renak ez diren bi milioi webgune eta aplikazio baino gehiago egin dira Google-ren bazkide iragarkiak erakusteko. Bazkide diren milioika garatzailek argitaratzen dituzte beren aplikazioak Google Play zerbitzuan. Beste bazkide batzuek, berriz, bere zerbitzuak babesten laguntzen diote Google-ri; izan ere, segurtasun-mehatxuei buruzko informazioari esker, kontua arriskuan dagoela jakinaraz diezazukegu, hala izan dela uste badugu (une horretan, kontua babesteko urratsak egiten lagunduko dizugu).

Kontuan izan konfiantzazko enpresa batzuek "datu-prozesatzaile" gisa egiten dutela lan gurekin, ez bazkide gisa. Informazioa gure izenean prozesatzen dute gure zerbitzuak eskaintzen laguntzeko, gure argibideei jarraikiz eta gure Pribatutasun-gidalerroak eta kasuan kasuko isilpekotasun- eta segurtasun-neurriak gordeta. Google-ren Pribatutasun-gidalerroak atalean informazio gehiago aurkituko duzu datu-prozesatzaileak erabiltzen ditugun erari buruz.

Google-ren publizitate-bazkideek bildutako edo jasotako informazioa

Beheko zerrendan agertzen diren bazkide zehatzek baimena dute zure arakatzaileari edo gailuei buruzkoa den baina pertsonalki identifikatzeko balio ez duen informazioa biltzeko edo jasotzeko, Google webguneak eta aplikazioak erabiltzen dituzunean. Iragarkiak erakusteko edo haien inguruko neurketak egiteko biltzen dute informazioa bazkide horiek, beren cookieak edo antzeko teknologiak erabilita.

Adibidez, YouTube-ren sortzaile eta iragarleei neurketa-enpresekin lan egiteko baimena ematen diegu, beren YouTube bideo eta iragarkien ikusleei buruz gehiago jakin dezaten, cookieak eta antzeko teknologiak erabilita.

Bazkide hauek zure informazioa biltzeko eta erabiltzeko duten moduari buruzko informazio gehiago lor dezakezu:

Halaber, iragarkiak zuzenean hornitzea baimentzen die YouTube-k iragarle eta sortzaileei, bakoitzak bere iragarki-horniketa teknologiak erabilita, EEEko herrialdeetatik kanpo.

Gure erosketa-orrietako saltzaileak dira beste adibide bat, cookieak erabiltzen baitituzte beren produktuen fitxak zenbat pertsonak ikusten dituzten jakiteko.

Ez dugu partekatzen publizitate-bazkideekin pertsonalki identifikatzen zaituen informaziorik, hala nola zure izena edo helbide elektronikoa, zuk eskatu ezean. Adibidez, hurbileko loradenda baten iragarkia ikusten baduzu eta sakatuta deitzeko botoia hautatzen baduzu, konektatu egingo dugu zure deia, eta baliteke zure telefono-zenbakia partekatzea loradenda horrekin.

Google-k biltzen dituen edo bazkideengandik lortzen dituen datuei buruzko informazio gehiago irakurtzeko, joan Pribatutasun-gidalerroak atalera.