Google-k erabiltzen dituen cookie motak

Cookie mota desberdinak erabiltzen ditugu Google webguneak eta iragarkiekin erlazionatutako produktuak funtzionarazteko. Behean identifikatutako cookie batzuk edo guztiak arakatzailean biltegira daitezke. Arakatzaileko cookieak kudeatzeko eta ikusteko aukera duzu (baliteke gailu mugikor batzuen arakatzaileek ikusgaitasun hori ez eskaintzea).

Erabilera-kategoriaAdibidea

Hobespenak

Cookie hauei esker, gunearen itxura edo portaera aldatzen duen informazioa gogoratzen dute gure webguneek; adibidez, hizkuntza hobetsia edo zure eskualdea. Esate baterako, zure eskualdea gogoratuta, tokiko eguraldiaren edo trafikoaren berri emango dizute webguneek. Halaber, testuaren tamaina, letra-tipoa eta web-orrietan pertsonaliza ditzakezun bestelako zatiak aldatzeko erabil ditzakezu cookie horiek.

Hobespenen cookieetan biltegiratutako informazioa galtzen bada, esperientzia ez da horren funtzionala izango, baina webguneak funtzionatzen jarraituko beharko luke.

Google erabiltzaile gehienek "NID" izeneko hobespen cookiea dute arakatzailean. Google guneetara egindako eskaerekin batera bidaltzen du arakatzaileak cookie hori. NID cookieak Google-k erabiltzen duen ID esklusibo bat du zure hobespenak eta bestelako informazioa gogoratzeko, hala nola hizkuntza hobetsia (adibidez, euskara), orri bakoitzeko erakustea nahi duzun bilaketa-emaitza kopurua (adibidez, 10 edo 20) eta Google Bilaketa seguruaren iragazkia aktibatuta izan nahi duzun ala ez.

Segurtasuna

Segurtasun-cookieak erabiltzen ditugu erabiltzaileak autentifikatzeko, saio-hasierako kredentzialen iruzurrezko erabilera saihesteko eta erabiltzaileen datuak baimenik ez duten alderdiengandik babesteko.

Adibidez, "SID" eta "HSID" izeneko cookieak erabiltzen ditugu. Cookie horiek erabiltzailearen Google kontuaren IDaren erregistro enkriptatuak eta digitalki sinatuak dituzte, baita saioa hasi zen azken aldia ere. Bi cookie horiek konbinatuz gero, eraso mota asko blokea ditzakegu, adibidez, web-orrietan betetzen dituzun inprimakien edukia lapurtzeko saiakerak.

Prozesuak

Prozesuen cookieei esker, webguneak funtzionatu egin dezake eta webgunearen bisitariak espero dituen zerbitzuak eskain ditzake, hala nola, web-orrietan zehar nabigatzea edo webgunearen gune seguruak atzitzea. Cookie horiek gabe, webguneak ez du behar bezala funtzionatuko.

Adibidez, "lbcs" izeneko cookiea erabiltzen dugu Google Docs aplikazioak dokumentu asko ireki ahal izateko arakatzaile bakarrean. Cookie hori blokeatzen baduzu, Google Docs aplikazioak ez du behar bezala funtzionatuko.

Iragarkiak

Cookieak erabiltzen ditugu iragarkiak erabiltzaileentzat erakargarriagoak eta argitaratzaileentzat eta iragarleentzat baliagarriagoak izan daitezen. Cookieak aplikatu ohi dira erabiltzailearentzat egokitutako iragarkiak hautatzeko, kanpainen errendimendu-txostenak hobetzeko eta erabiltzaileak dagoeneko ikusitako iragarkiak erakustea ekiditeko.

Google-k, besteak beste, NID eta SID cookieak erabiltzen ditu Google jabetzetako (adibidez, Google Bilaketa) iragarkiak pertsonalizatzeko. Besteren artean, egin dituzun azken bilaketak, iragarleen iragarki jakinekin eta bilaketa-emaitzekin izan dituzun interakzioak eta iragarleen webguneetara egin dituzun bisitak gogoratzeko erabiltzen ditugu. Horrela, Google-n erakusten dizkizugun iragarkiak pertsonaliza diezazkizukegu.

Sarean eskaintzen dugun publizitaterako ere erabiltzen ditugu cookieak. "IDE" du izena Google-renak ez diren guneetan erabiltzen ditugun publizitate-cookie nagusietako batek, eta doubleclick.net domeinuan gordetzen da arakatzailean. Beste batek "ANID" du izena eta google.com domeinuan gordetzen da. Beste batzuk ere erabiltzen ditugu, adibidez, "DSID", "FLC", "AID", "TAID" eta "exchange_uid" izenekoak. Google-ren bestelako jabetzek (adibidez, YouTube-k) ere cookieak erabiltzen dituzte iragarki egokiagoak erakusteko.

Batzuetan, bisitatu duzun webgunearen domeinuan ezartzen dira publizitate-cookieak. Sarean erakusten dugun publizitatearen kasuan, cookieak (adibidez, "__gads" edo "__gac" izeneko cookieak) ezartzen dira bisitatzen dituzun webguneen domeinuetan. Google-ren domeinuetan ezartzen diren cookieak ez bezala, Google-k ezin ditu irakurri cookie horiek, ezarrita dauden webguneetan ez bazaude. Besteak beste, domeinu haietan iragarkiekin izandako interakzioak neurtzeko eta iragarki berak askotan ez erakusteko erabili ohi dira.

Halaber, hainbat bihurketa-cookie (adibidez, "__gcl" izenekoak) erabiltzen ditu Google-k. Iragarleei haien iragarkietan klik egiten duten pertsonen eta webgunean ekintzaren bat (adibidez, zerbait erosi) egiten dutenen alderaketa erakustea dute helburu. Cookie horiei esker, iragarkiren batean klik egin duzula eta iragarlearen webgunera joan zarela jakingo dute Google-k eta kasuan kasuko iragarleak. Google-k ez ditu erabiltzen bihurketa-cookie horiek iragarki pertsonalizatuak erabiltzaile jakinei bideratzeko, eta tarte jakin batean bakarrik gordetzen du jasotako informazioa. Bihurketak neurtzeko ere erabiltzen dira gure cookieetako batzuk. Esaterako, Google Marketing Platform eta Google Analytics cookieak helburu horretarako ere erabiltzen dira.

"AID", "DSID" eta "TAID" izeneko cookieak ere erabiltzen ditugu gailu desberdinetan egiten duzuna lotzeko, baldin eta Google kontuko saioa beste gailuren batean hasi baduzu. Gailu batean baino gehiagotan ikusten dituzun iragarkiak koordinatzeko eta bihurketa-gertaerak neurtzeko egiten dugu hori. google.com/ads, google.com/ads/measurement edo googleadservices.com domeinuetan ezarri ohi dira cookie horiek. Ez baduzu nahi ikusten dituzun iragarkiak gailuen artean koordinatzea, iragarkien pertsonalizazioa ez erabiltzea aukera dezakezu Iragarkien ezarpenak atalean.

Saioaren egoera

Askotan, erabiltzaileek webgunearekin elkarrekintzan jarduteko duten moduari buruzko informazioa biltzen dute webguneek. Informazio horretan, erabiltzaileek sarri bisitatzen dituzten orriak zeintzuk diren eta orri jakinetan errore-mezuak jasotzen dituzten ala ez zehazten da. "Saioaren egoeraren cookieak" erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzen laguntzeko, erabiltzaileek arakatzeari buruz duten iritzia hobetzeko helburuarekin. Cookie horiek blokeatu edo ezabatzen badituzu ere, webgunea erabiltzen jarraitu ahal izango duzu.

Cookie horiek ere anonimoki erabil daitezke PPCaren (kliken araberako ordainketaren) eraginkortasuna neurtzeko eta iragarki kidetuetarako.

Adibidez, "recently_watched_video_id_list" izeneko cookiea erabiltzen dugu arakatzaile jakin batean ikusitako azken bideoak YouTube-k erregistra ditzan.

Analytics

Google-ren estatistiketarako tresna bat da Google Analytics, webguneari eta aplikazioen jabeei bisitarien lotura neurtzea ahalbidetzen diena. Cookie sorta bat erabiltzen du informazioa biltzeko eta webgunearen erabilera-estatistiken txostenak egiteko, banako bisitarien nortasuna Google-ri jakinarazi gabe. Google Analytics zerbitzuak erabiltzen duen cookie nagusia "_ga" da.

Webguneen erabilera-estatistiken berri emateaz gain, Google-ren jabetzetan (adibidez, Google Bilaketa zerbitzuan) eta sare osoan erabiltzaileentzat interesgarriagoak diren iragarkiak bistaratzeko eta erakusten ditugun iragarkiekiko interakzioa neurtzeko ere erabiltzen dira Google Analytics bidez Google-ren jabetzetan bildutako datuak, goian aipatutako beste publizitate-cookie batzuekin batera.

Lortu informazio gehiago Analytics cookieei eta pribatutasun-informazioari buruz.

Hainbat domeinu erabiltzen ditugu gure publizitate-produktuen cookieak ezartzeko, besteak beste, honako domeinu hauek eta herrialde jakinetan dituzten berariazko bertsioak (adibidez, google.fr):

  • admob.com
  • adsensecustomsearchads.com
  • adwords.com
  • doubleclick.net
  • google.com
  • googleadservices.com
  • googleapis.com
  • googlesyndication.com
  • googletagmanager.com
  • googletagservices.com
  • googletraveladservices.com
  • googleusercontent.com
  • google-analytics.com
  • gstatic.com
  • urchin.com
  • youtube.com
  • ytimg.com