Google-ren zerbitzu-baldintzak

Azken aldaketa: 2017(e)ko urriaren 25(a) (ikusi artxibatutako bertsioak)

Ongi etorri Google-ra!

Eskerrik asko gure produktuak eta zerbitzuak (“Zerbitzuak”) erabiltzeagatik. Zerbitzuak Google LLC (“Google”) enpresak eskaintzen ditu eta enpresak AEBetako 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View, CA 94043 helbidean du egoitza.

Gure Zerbitzuak erabilita, baldintza hauek onartzen dituzu. Irakur itzazu arretaz.

Gure Zerbitzuak askotarikoak dira, beraz, batzuetan baldintza eta produktu-eskakizun gehigarriak (adin-eskakizunak barne) aplikatzen dira. Baldintza gehigarriok dagozkien Zerbitzuetan egongo dira erabilgarri eta, Zerbitzu horiek erabiltzen badituzu, gurekin duzun akordioari batuko zaizkio.

Gure Zerbitzuak erabiltzea

Zerbitzuen barnean eskaintzen zaizun gidalerro oro gorde behar duzu.

Ez eman erabilera okerrik gure Zerbitzuei. Adibidez, ez oztopatu gure Zerbitzuak eta ez saiatu Zerbitzuak atzitzen guk emandako interfazearen eta argibideen bidez ez bada. Gure Zerbitzuak legeak onartu bezala soilik erabiliko dituzu, esportazioa eta berresportazioa xedatzen duten arau eta lege aplikagarriak gordez barne. Zerbitzuak etengo ditugu edo Zerbitzuak eskaintzeari utziko diogu gure baldintza eta gidalerroak gordetzen ez badituzu edo ustezko erabilera okerrak aztertzen ari bagara.

Gure Zerbitzuak erabiltzeak ez dizu gure Zerbitzuekiko edo atzitzen duzun edukiarekiko jabetza intelektualaren inolako eskubiderik ematen. Ez duzu gure Zerbitzuetako edukia erabiliko haren jabeak baimenik ematen ez badizu edo legeak bestela onartzen ez badu. Baldintza hauek ez dizute eskubiderik ematen gure Zerbitzuetan erabiltzen diren markak eta logotipoak erabiltzeko. Ez kendu, ezkutatu edo aldatu gure Zerbitzuetan edo Zerbitzuekin batera bistaratzen den inolako lege-oharrik.

Gure Zerbitzuek Google-rena ez den edukia bistaratzen dute. Edukia erabilgarri egin duen entitatearena soilik da eduki horren ardura. Edukia berrikus dezakegu, legez kanpokoa den edo gure gidalerroak urratzen dituen egiaztatzeko, eta gure gidalerroak edo legeak urratzen dituela iruditzen zaigun edukia ken dezakegu edo hura bistaratzera uka gaitezke. Baina horrek ez du zertan esan nahi edukia berrikusiko dugunik, beraz, ez hartu ziurtzat egingo dugunik.

Zerbitzuei ematen diezun erabilerari lotuta, zerbitzu-oharrak, administrazio-mezuak eta bestelako informazioa bidaliko dizugu. Komunikazio horietakoren bat ez erabiltzea aukera dezakezu.

Gure Zerbitzuetako batzuk gailu mugikorretan erabilgarri daude. Ez erabili Zerbitzu horiek arreta galarazteko moduan edota trafikoaren edo segurtasunaren gaineko legeak gordetzea eragotziko lizukeen moduan.

Zure Google kontua

Gure Zerbitzuetako batzuk erabiltzeko Google kontua beharko duzu. Google kontua zuk sortuko duzu edo administratzaileak esleituko dizu, adibidez, zure nagusiak edo hezkuntza-erakundeak. Administratzaile batek esleitutako Google kontu bat erabiltzen ari bazara, baldintza desberdinak edo gehigarriak aplikatuko dira, eta zure administratzailea kontua atzitzeko eta desgaitzeko gai izango da.

Google kontua babesteko, gorde pasahitza isilpean. Zure Google kontuan edo horren bidez gertatzen diren jardueren erantzule zara. Saiatu Google kontuko pasahitza hirugarrenen aplikazioetan ez berrerabiltzen. Zure kontua edo pasahitza baimenik gabe erabili dela jakiten baduzu, jarraitu argibide hauei.

Pribatutasuna eta copyrighta babestea

Google pribatutasun-gidalerroek azaltzen dute nola erabiltzen ditugun zure datu pertsonalak eta nola babesten dugun zure pribatutasuna gure Zerbitzuak erabiltzen dituzunean. Gure Zerbitzuak erabilita, onartzen duzu Google-k datu horiek erabil ditzakeela gure pribatutasun-gidalerroei jarraiki.

Usteko copyright-urratzeei erantzuten diegu eta urratze bat baino gehiago egiten dituzten kontuak itxi egiten ditugu AEBetako Digital Millennium Copyright Act legean xedatutako prozesuei jarraiki.

Copyright-jabeei euren lineako jabetza intelektuala kudeatzen laguntzeko informazioa eskaintzen diegu. Norbait zure copyrighta urratzen ari dela uste baduzu eta horren berri eman nahi badiguzu, jakinarazpenak bidaltzeari eta jakinarazpenei erantzuteko Google-ren gidalerroei buruzko informazioa aurki dezakezu gure Laguntza-zentroan.

Gure Zerbitzuetako edukia

Gure Zerbitzu batzukin edukiak igo, submit, gorde, bidali edo jaso ditzakezu. Eduki horren jabetza eta jabetza intelektualaren eskubide guztiak izaten jarraituko duzu. Labur esanda, zurea denak zure izaten jarraituko du.

Edukiak igotzen, submit, gordetzen, bidaltzen edo jasotzen dituzunean, gure Zerbitzuetara ala gure Zerbitzuen bidez, Google-ri (eta gurekin lan egiten dutenei) mundu osorako balio duen lizentzia ematen diozu eduki hori erabiltzeko, ostatatzeko, biltegiratzeko, erreproduzitzeko, aldatzeko, hartatik eratorritako lanak sortzeko (adibidez, zure edukiak gure Zerbitzuetan hobeto funtziona dezan itzulpenak, egokitzapenak edo bestelako aldaketak egitea), komunikatzeko, argitaratzeko, publikoki erreproduzitzeko zein bistaratzeko, eta banatzeko. Lizentzia honen bitartez ematen dizkiguzun eskubideek helburu bakartzat izango dute gure Zerbitzuak erabiltzea, sustatzea eta hobetzea, eta Zerbitzu berriak garatzea. Gure Zerbitzuak erabiltzeari uzten badiozu ere, lizentzia onek indarrean jarraituko du (adibidez, Google Maps-en gehitu duzun negozio-fitxa batekin erlazionatutakoak). Zerbitzu batzuek Zerbitzuan hornitu duzun edukia atzitzeko eta kentzeko aukera eskainiko dizute. Halaber, gure Zerbitzuetako batzuetan, Zerbitzura bidali duzun edukiari eman diezaiokegun erabilera murrizten dituzten baldintzak eta ezarpenak daude. Ziurtatu gure Zerbitzuetara bidaltzen duzun eduki guztiarentzako lizentzia horiek emateko beharrezko eskubideak dituzula.

Gure sistema automatikoek zure edukiak (emailak barne) aztertzen dituzte zeuretzat garrantzizkoak diren produktuen ezaugarriak eskaintzeko, adibidez, bilaketa-emaitzak pertsonalizatuak, egokitutako iragarkiak, eta spam eta malware detekzioa. Analisi hau edukiak bidaltzen, jasotzen eta gordetzen diren bitartean gertatzen da.

Google kontua baduzu, profileko izena, profileko argazkia eta Google-n edota Google kontura konektatutako hirugarrenen aplikazioetan egiten dituzun ekintzak (adibidez, +1ak, idatzitako iritziak eta argitaratutako mezuak) bistara ditzakegu gure Zerbitzuetan, besteak beste, iragarkietan eta bestelako eduki komertzialetan. Google kontuan egindako aukerak errespetatuko ditugu partekatzea mugatzeari edo ikusgaitasun-ezarpenei dagokienez. Adibidez, ezarpenetan, izena eta argazkia iragarkietan ez agertzea aukera dezakezu ezarpenetan.

Google-k edukia erabiltzeko eta biltegiratzeko dituen moduei buruzko informazio gehiago aurki dezakezu Zerbitzu jakin bakoitzaren pribatutasun-gidalerroetan eta baldintza gehigarrietan. Gure Zerbitzuei buruzko iritzia edo iradokizunak bidaltzen badituzu, zuri inolako betebeharrik suposatu gabe erabiliko ditugu iritzi eta iradokizun horiek.

Gure Zerbitzuetako softwareari buruz

Zerbitzu batek deskargatu beharreko softwarea dakarrenean edo eskatzen duenean, software hori automatikoki egunera daiteke gailuan, bertsio edo eginbide berriren bat kaleratzen denean. Zerbitzu batzuek eguneratze automatikoen ezarpenak doitzeko aukera eskainiko dizute.

Google-k Zerbitzuen zati gisa eskainitako softwarea erabiltzeko, lizentzia pertsonal bat eskuratuko duzu Google-ren eskutik, mundu osorako balio duena, esleitu ezin dena, esklusiboa ez dena eta hura eskuratzeko jabetza-eskubiderik ordaindu behar ez dena. Lizentzia honen helburu bakarra Zerbitzuak erabili eta haien abantailak eskuratu ahal izatea da, betiere, Google-k eskaini bezala eta baldintza hauek onartutako moduan. Ez duzu Zerbitzuen inongo zatirik edo Zerbitzuarekin eskainitako softwarerik kopiatu, aldatu, banatu, saldu edo alokatuko; ez duzu softwarean alderantzizko ingeniaritzarik aplikatuko eta ez zara softwarearen iturburu-kodea eskuratzen saiatuko, legeak murriztapen horiek debekatzen ez baditu edo horretarako idatzizko baimenik ez baduzu.

Iturburu irekiko softwarea oso garrantzitsua da guretzat. Gure Zerbitzuetan eskaintzen diren software batzuk iturburu irekiko lizentziapean eskainiko dira eta erabilgarri izango dituzu. Iturburu irekiko lizentzietan, baldintza hauetako batzuk ordeztuko dituzten berariazko xedapenak egongo dira.

Gure Zerbitzuak aldatzea eta amaitzea

Gure Zerbitzuak uneoro aldatzen eta hobetzen ari gara. Funtzio eta eginbideak gehi edo ken ditzakegu, eta Zerbitzu osoak eten edo geldi ditzakegu.

Edonoiz utz diezaiokezu gure Zerbitzuak erabiltzeari, zuk gu uzteak pena handia emango badigu ere. Era berean, Google-k zuri Zerbitzuak eskaintzeari utz diezaioke, edo gure Zerbitzuetan mugak gehi edo sor ditzake edonoiz.

Zure datuen jabe zarela uste dugu eta, beraz, garrantzitsua da zuri uneoro zure datuetarako sarbidea ematea. Zerbitzuren bat erabiltzeari uzten badiogu eta aukera hori eskaintzea arrazoizkoa bada, aurrez emango dizugu horren berri, informazioa Zerbitzutik atera ahal izan dezazun.

Gure bermeak eta ezespenak

Gure Zerbitzuak komertzialki arrazoizkoak diren gaitasun eta kontu mailekin eskaintzen ditugu eta haiek erabiltzea gustatuko zaizula espero dugu. Baina badira gure Zerbitzuen inguruan ziurtatu ezin ditugun hainbat gauza.

BALDINTZA EDO BALDINTZA GEHIGARRI HAUETAN BERARIAZ XEDATU EZ BADA, EZ GOOGLE-K EZ BERE HORNITZAILEEK EDO BANATZAILEEK EZ DUTE ZERBITZU HAUEI BURUZ EZER BEREZIRIK AGINTZEN. ADIBIDEZ, EZ DUGU INOLAKO KONPROMISORIK HARTZEN ZERBITZUETAKO EDUKIAREN, ZERBITZUEN FUNTZIO ESPEZIFIKOEN EDO HAIEN FIDAGARRITASUNAREN, ERABILGARRITASUNAREN EDO ZURE BEHARRAK ASETZEAREN INGURUAN. ZERBITZUA “BERE HORRETAN” ESKAINTZEN DUGU.

JURISDIKZIO BATZUEK HAINBAT BERME ESKAINTZEN DITUZTE, HALA NOLA, MERKATURATZEKO BERMEA, HELBURU JAKIN BATERAKO EGOKITASUN-BERMEA ETA EZ URRATZEEN BERMEA. LEGEAK ONARTUTAKO NEURRIRIK HANDIENEAN, BERME GUZTIAK EZESTEN DITUGU.

Gure Zerbitzuen erantzukizuna

LEGEAK ONARTZEN DUEN HEINEAN, GOOGLE ETA GOOGLE-REN HORNITZAILEAK ETA BANATZAILEAK EZ DIRA ERANTZULE IZANGO IRABAZIEN, DIRU-SARREREN EDO DATUEN GALERENAK, FINANTZA-GALERENAK EDO ZEHARKAKO, ONDORIOZKO EDO ADIBIDE GISAKO KALTEENAK ZEIN KALTE BEREZI ETA ZIGORGARRIENAK.

LEGEAK ONARTZEN DUEN HEINEAN, BALDINTZA HAUEI ETA SARTZEN DIREN BERME GUZTIEI DAGOZKIEN ERREKLAMAZIOEN AURREAN GOOGLE-K ETA BERE HORNITZAILE ETA BANATZAILEEK DUTEN ERANTZUKIZUN OSOA, ZERBITZUA ERABILTZEKO ORDAINDU ZENIGUN KOPURURA (EDO, HALA AUKERATZEN BADUGU, ZERBITZUA BERRIRO ESKAINTZERA) MUGATZEN DA.

KASU GUZTIETAN, GOOGLE ETA BERE HORNITZAILE ETA BANATZAILEAK EZ DIRA ARRAZOIZ AURREIKUSI EZIN DIREN KALTE ETA GALEREN ERANTZULEAK IZANGO.

Gure Zerbitzuen enpresa-erabilerak

Gure Zerbitzuak enpresa baten izenean erabiltzen ari bazara, enpresa horrek baldintza hauek onartuko ditu. Enpresak kalteetatik at utziko ditu eta kalte-ordainak emango dizkie Google-ri eta bere bazkideei, zuzendariei, eragileei eta langileei, edozein Zerbitzu erabiltzearen edo baldintza hauek urratzearen ondorioz sor litezkeen salaketa, auzi eta ekintzaren aurrean. Gainera, salaketa, galera, kalte, auzi, epaiketa-kostu eta abokatuen lansari horien ondoriozko edozein ardura edo gastu ere sartuko dira egin beharreko ordainketetan.

Baldintza hauei buruz

Baldintza hauek edo Zerbitzu bati aplikatzen zaizkion baldintza gehigarriak alda ditzakegu, adibidez, legerian edo gure Zerbitzuetan izandako aldaketak islatzeko. Baldintzak aldian-aldian begiratu beharko zenituzke. Baldintzetan egindako aldaketen berri orri honetan emango dugu. Baldintza gehigarrietan egindako aldaketen berri dagokion Zerbitzuan emango dugu. Aldaketak ez dira atzeraeraginezkoak izango eta indarrean sartuko dira bidali eta hamalau egun igaro ondoren. Dena dela, Zerbitzu baten funtzio berriengatik edo legezko arrazoiengatik egindako aldaketen eragina berehalakoa izango da. Zerbitzu baten aldatutako baldintzak onartzen ez badituzu, Zerbitzu hori erabiltzeari utzi beharko zenioke.

Baldintza hauen eta baldintza gehigarrien artean gatazkarik izanez gero, baldintza gehigarriak gailenduko dira gatazkan.

Baldintza hauek zure eta Google-ren arteko harremana kontrolatzen dute. Ez dute hirugarrenen eskubiderik ematen.

Baldintza hauek gordetzen ez badituzu eta zuzenean neurririk hartzen ez badugu, horrek ez du esan nahiko ditugun eskubideak alde batera uzten ditugunik (kasurako, dagozkion neurriak aurrerago ere har ditzakegu).

Baldintza jakin bat betearazi ezin bada, horrek ez die gainerako baldintzei eragingo.

Kaliforniako (AEB) legeak —Kaliforniako lege-gatazkak izan ezik— aplikatuko zaizkie baldintza eta Zerbitzu hauen ondorioz edo horiekin erlazionatuta sortzen diren gatazkei. Baldintza edo Zerbitzu hauen ondorioz edo baldintza hauekin erlazionatuta sortzen diren erreklamazioak Kaliforniako (AEB) Santa Clara eskualdeko auzitegi federal eta estataletan eramango dira auzitara eta zuk eta Google-k onartzen duzue auzitegi horietako jurisdikzioa eremu pertsonalari dagokionez.

Google-rekin harremanetan jartzeko moduei buruzko informazioa eskuratzeko, bisitatu gure harremanetarako orria.