Nola babesten du Google-k nire pribatutasuna eta nola mantentzen du nire informazioa babestuta?

Jakin badakigu segurtasuna eta pribatutasuna garrantzitsuak direla zuretzat; baita guretzat ere. Segurtasun sendoa eskaintzea eta gure erabiltzaileek informazioa seguru eta behar dutenean atzigarri izango dutela ziurtasunez jakitea dira gure lehentasunak.

Etengabe ari gara lanean segurtasun-neurri sendoak eskaintzen ditugula ziurtatzeko, zure pribatutasuna babesteko eta Google are eraginkorragoa bilakatzeko. Ehunka milioi dolarreko inbertsioa egiten dugu urtero segurtasunean, eta datuen segurtasunaren alorrean diren munduko aditurik onenek egiten dute Google-n lan zure informazioa seguru mantentzeko. Era berean, pribatutasun- eta segurtasun-tresna erabilerrazak garatzen ditugu, esaterako, Google Panela, bi urratseko egiaztapena eta Iragarkien ezarpenak. Horrela, zure esku uzten dugu Google-rekin partekatzen duzun informazio guztiaren kontrola.

Interneten babestuta eta seguru egoteari buruzko informazio gehiago lortzeko, zure familia eta zeure burua babesteari buruzkoa barne, zoaz Google Segurtasun-zentrora.

Lortu informazio gehiago zure informazioa pribatu eta seguru nola mantentzen dugun eta kontrola zuri nola ematen dizugun jakiteko.

Nola ken dezaket niri buruzko informazioa Google-ren bilaketa-emaitzetatik?

Google bilaketa-emaitzak webean publikoki erabilgarri dagoen edukiaren isla dira. Bilatzaileek ezin dute edukia webguneetatik zuzenean kendu, beraz, bilaketa-emaitzak Google-tik kenduta ere, ez litzateke edukia webetik kenduko. Webeko zerbait kendu nahi baduzu, eduki hori duen gunearen web-arduradunarekin harremanetan jarri beharko zenuke, eta berari aldaketa egiteko eskatu. Edukia kendu eta Google-k eguneratze hori hauteman ondoren, informazioa ez da berriro aterako Google bilaketa-emaitzetan. Zerbait berehala kentzeko premia baduzu, ikusi gure laguntza-orria informazio gehiago lortzeko.

Egiten ditudan bilaketa-kontsultak webguneetara bidaltzen al dira Google Bilaketa zerbitzuko emaitzetan klik egiten dudanean?

Kasu batzuetan, bai. Google Bilaketa zerbitzuko bilaketa-emaitzetan klik egiten duzunean, bilaketa-emaitzen orriaren helbidea (URLa) bidal dezake web-arakatzaileak helmugako web-orrira, erreferentziako URLra, alegia. Bilaketa-emaitzen orriko URLak idatzi duzun bilaketa-kontsulta har dezake barnean batzuetan. SSL bilaketa (Google-ren bilaketa enkriptatuen funtzioa) erabiltzen baduzu, gehienetan, bilaketa-terminoak ez dira bidaliko URLaren zati gisa erreferentziako URLan. Egoera batzuetan ez da aplikatzen portaera hori; adibidez, ohikoak ez diren arakatzaileak erabiltzen dituzunean. Hemen duzu SSL bilaketari buruzko informazio gehiago. Bilaketa-kontsultak edo erreferentziako URLan dagoen informazioa eskuragarri egon daitezke Google Analytics zerbitzuaren bidez edo aplikazioak programatzeko interfaze (API) baten bidez. Gainera, iragarkietan klik egitea eragin duten gako-hitz zehatzei buruzko informazioa jaso dezakete iragarleek.