California Consumer Privacy Act legearen (CCPA, Kaliforniako kontsumitzaileen pribatutasunari buruzkoa) gardentasun-txostena

Google-ren Pribatutasun-gidalerroetan eta Pribatutasunaren laguntza-zentroan azaltzen denez, hainbat tresna ditugu erabiltzaileek beren informazioa eguneratu, kudeatu, atzitu, esportatu eta ezabatu, eta Google-ren zerbitzuetan beren pribatutasuna kontrola dezaten. Erabiltzaileek pribatutasun-lege aplikagarriei jarraikiz (CCPA barne) beren eskubideak baliatzeko dituzten tresna nagusiak dira horiek. 2020an, AEBko 3 milioi erabiltzailek baino gehiagok erabili zuten Google-ren Deskargatu datuak eginbidea, eta AEBko 15 milioi erabiltzailek baino gehiagok beraiei buruzko daturen bat ezabatu zuten Google-ren Nire jarduerak eginbidea erabilita. Arestian aipatutako tresnei esker, erabiltzaileek berrikusi, deskargatu edo ezabatu nahi dituzten datu mota zehatzak (Google-ren zerbitzuetakoak) aukera ditzakete. Eskaerak egun gutxiko epean prozesatu ohi dira; maiz, eskaera egin eta ordu gutxiren buruan.

Halaber, erabiltzaileak Google-rekin harremanetan jar daitezke CCPAri jarraikiz beren eskubideak baliatzeko. 2020. urtean, Kaliforniako biztanle zirela adierazi zuten erabiltzaileen eskaera hauek jaso zituen Google-k harremanetan jartzeko modu horien bidez:

Eskaera motaEskaera kopuruaGuztiz edo partzialki osatutako eskaerak*Behar bezala erantzuteko batez besteko denbora
Informazio gehiago lortzeko eskaerak51651621 egun
Datuak ezabatzeko eskaerak27627617 egun

Gure Pribatutasun-gidalerroetan adierazten denez, Google-k ez dio inori saltzen erabiltzaileen informazio pertsonala. Halaber, erabiltzaileek CCPAri jarraikiz informazio pertsonala ez saltzeko eskaerak bidaltzen dituztenean, arestian aipatutakoa azaltzen diegu erantzunean, eta informazio pertsonala agian Google-tik kanpo partekatzen den egoera mugatuei buruzko informazioa eskaintzen, baita informazioa partekatzeko egoera hori kontrolatzeko aukerak ere.

* 2020an, egiaztatu ezin izan ziren informazio gehiago eskatzeko bost eskaera eta datuak ezabatzeko hiru eskaera jaso genituen.

Google-ren aplikazioak
Menu nagusia