Gure Pribatutasun-gidalerroen artxibatutako bertsioko edukia da hau. Hemen ikus dezakezu Pribatutasun-gidalerroen uneko bertsioa.

"bateratu zerbitzu bateko informazio pertsonala beste Google zerbitzu batzuetako informazioarekin (informazio pertsonala barne)"

Adibideak

  • Adibidez, Google kontuan saioa hasita duzula Google-n bilaketak egiten dituzunean, sare publikoko bilaketa-emaitzak ikus ditzakezu, baita lagunen orriak, argazkiak eta Google+ mezuak ere. Gainera, ezagutzen zaituen edo Google+en jarraitzen dizun jendeak zure mezuak eta profila ikus ditzake emaitzetan. Halaber, darabilzkizun beste Google produktu batzuetan (adibidez, Gmail edo Google Calendar) duzun edukiko informazio garrantzitsua aurkitu ahal izango duzu.
  • Italiara bidaia prestatzen ari bazara eta Google-n "florentzia" bilatzen baduzu, baliteke emaitzetan lagunen Florentziako argazkiak edo artikuluak ikustea. Emaitza horiei esker, erraza da lagunen gomendioak arakatzea eta haiekin hizketan hastea zer leku ikusi erabakitzeko. Lortu informazio gehiago.
  • Google Now zerbitzuak beste Google produktu batzuetan gorde izan ditzakezun datuak erabiltzen ditu. Esate baterako, web-historian bilaketak gordeta badituzu, Google Now zerbitzuak kirol-emaitzei, hegaldi-egoerei eta antzekoei buruzko informazio-txartelak erakuts ditzake aurreko bilaketa horietan oinarrituta. Web-historia kudeatzeko, joan google.com/history/ gunera. Web-historia ezaba edo pausa dezakezu eta, hala ere, Google Now erabili, baina informazio mota batzuk ez dira agertuko. Lortu informazio gehiago.
  • Google Calendar zerbitzuan laneko hitzorduren bat baldin baduzu, Google Now zerbitzuak trafikoa egiazta dezake eta noiz abiatu iradoki diezazuke, hitzordura garaiz iristeko.
Google-ren aplikazioak
Menu nagusia