Gure Pribatutasun-gidalerroen artxibatutako bertsioko edukia da hau. Hemen ikus dezakezu Pribatutasun-gidalerroen uneko bertsioa.

"beste gune eta aplikazio batzuetan egiten dituzun jarduerak"

Adibideak

Jarduera horiek Google produktuen (kasurako, Chrome-ren sinkronizazioa) erabileratik etor daitezke, edo Google-ren bazkide diren gune eta aplikazioetara egin dituzun bisitetatik. Webgune eta aplikazio asko bazkidetu dira Google-rekin euren edukia eta zerbitzuak hobetzeko. Esate baterako, gure publizitate-zerbitzuak (AdSense, besteak beste) edo estatistika-tresnak (Google Analytics, adibidez) erabil ditzakete webguneek, edo bestelako edukia izan dezakete (esaterako, YouTube-ko bideoak). Produktu horiek Google-n egin dituzun jarduerei buruzko informazioa partekatzen dute eta, kontuaren ezarpenen eta erabiltzen dituzun produktuen arabera (esate baterako, bazkide batek Google Analytics gure publizitate-zerbitzu batekin batera erabiltzen badu), baliteke datu horiek zure informazio pertsonalarekin erlazionatzea.

Lortu informazio gehiago gure bazkideen guneak eta aplikazioak erabiltzen dituzunean Google-k zure datuak nola erabiltzen dituen jakiteko.

Google-ren aplikazioak
Menu nagusia