Gure Pribatutasun-gidalerroen artxibatutako bertsioa da hau. Ikusi uneko bertsioa edo lehengo bertsio guztiak.

Pribatutasun-gidalerroak

Azken aldaketa: 2017 urria 2 (ikusi artxibatutako bertsioak)

Gure zerbitzuak modu askotan erabil ditzakezu, besteak beste, informazioa bilatzeko eta partekatzeko, jendearekin komunikatzeko eta eduki berria sortzeko. Gurekin informazioa partekatzen duzunean, adibidez, Google kontu bat sortzen duzunean, zerbitzu horiek hobetu egin ditzakegu, kasurako, gehien interesatzen zaizkizun bilaketa-emaitzak eta iragarkiak erakuts diezazkizukegu, jendearekin harremanetan jartzen lagun zaitzakegu eta gauzak besteekin bizkorrago eta errazago partekatzeko aukera eskain diezazukegu. Gure zerbitzuak erabiltzean zure informazioa nola erabiltzen dugun eta zure pribatutasuna nola babes dezakezun garbi jakitea nahi dugu.

Gure Pribatutasun-gidalerroen azalpena:

  • Zer informazio biltzen dugun eta zergatik biltzen dugun.
  • Informazio hori nola erabiltzen dugun.
  • Zer aukera eskaintzen ditugun, informazio hori nola atzitu eta eguneratu barne.

Ahal bezain sinpleak izan daitezen saiatu gara, baina, cookie, IP helbide, pixel-etiketa eta arakatzaile moduko terminoak ezagutzen ez badituzu, lehendabizi gako-hitz horiei buruzko informazioa irakurtzea gomendatzen dizugu. Google zure pribatutasunaz arduratzen da, hortaz, nahiz Google aspalditik erabili nahiz erabiltzaile berria izan, hartu gure gidalerroak ezagutzeko tartea eta, zalantzarik izanez gero, jarri gurekin harremanetan.

Biltzen dugun informazioa

Erabiltzaile guztiei zerbitzu hobeak eskaini ahal izateko, informazioa biltzen dugu; hitz egiten duzun hizkuntza bezalako oinarrizko informaziotik hasi eta informazio konplexuagora arte, hala nola zer iragarki interesatzen zaizkizun edo linean gehien interesatzen zaizun jendea nor den, edo gustuko izan ditzakezun Youtube bideoak zein diren jakitera arte.

Honela biltzen dugu informazioa:

Baliteke, zure bazkideengandik jasotzen dugun zuri buruzko informazioaz gain, Google-n saioa hasita duzunean biltzen dugun informazioa ere Google kontuarekin lotuta egotea. Informazioa Google kontuarekin lotuta dagoenean, informazio pertsonaltzat jotzen dugu. Google kontuari lotutako datuak atzitzeari, kudeatzeari edo ezabatzeari buruzko informazio gehiago lortzeko, joan gidalerro hauen Gardentasuna eta aukera atalera.

Biltzen dugun informazioa nola erabiltzen dugun

Gure zerbitzu guztietan biltzen dugun informazioa haiek eskaintzeko, mantentzeko, babesteko eta hobetzeko, zerbitzu berriak garatzeko eta Google eta bere erabiltzaileak babesteko erabiltzen dugu. Halaber, erabiltzaileen beharretara doitutako edukia eskaintzeko erabiltzen dugu informazio hori, adibidez, erabiltzaile bakoitzari gehien interesatzen zaizkion bilaketa-emaitzak eta iragarkiak erakusteko.

Google profilean zehaztu duzun izena erabiliko dugu Google kontua eskatzen duten zerbitzu guztietan. Gainera, iraganean Google kontuarekin erlazionatu diren izenak ordez ditzakegu, zerbitzu guztietan izen berarekin ager zaitezen. Beste erabiltzaileek dagoeneko zure helbide elektronikoa edo identifikatzen zaituen informazioa badute, publikoki ikusgai duzun Google profileko informazioa erakuts diezaiekegu, adibidez, zure izena eta argazkia.

Google kontu bat badaukazu, zure profileko izena eta argazkia, eta Google-n edo zure Google kontura konektatuta dauden beste aplikazioetan egindako ekintzak (adibidez, +1ak, idazten dituzun iritziak edo zure argitalpenetako iruzkinak) erakuts ditzakegu gure zerbitzuetan, bistaratzen ditugun iragarkietan eta eduki komertzialetan barne. Google kontuan zehaztu dituzun partekatze- eta ikusgaitasun-ezarpenen mugak errespetatuko ditugu.

Google-rekin harremanetan jartzen zarenean, komunikazioak erregistratzen ditugu, arazoak errazago konpondu ahal izateko. Zure helbide elektronikoa erabiliko dugu gure zerbitzuen berri emateko, adibidez, egingo diren aldaketak eta hobekuntzak jakinarazteko.

Cookie-ek eta bestelako teknologiek, adibidez, pixel-etiketek, bildutako informazioa erabiltzen dugu zure erabiltzaile-esperientzia eta zerbitzuen kalitate orokorra hobetzeko. Geure zerbitzuetan hori egiteko erabiltzen dugun produktuetako bat Google Analytics da. Adibidez, hizkuntza-hobespenak partekatzen badituzu, gure zerbitzuak zuk hobetsitako hizkuntzan erakutsiko dizkizugu. Iragarki pertsonalizatuak erakusten dizkizugunean, ez ditugu cookieen edo antzeko teknologien identifikatzaileak erlazionatuko kontuzko kategoriekin, besteren artean, arrazan, erlijioan, sexu-orientazioan edo osasunean oinarritzen direnekin.

Gure sistema automatikoek zure edukiak (emailak barne) aztertzen dituzte, zuretzat egokituak dauden produktu ezaugarriak eskaintzeko, esaterako, bilaketa emaitza pertsonalizatuak, zure neurrirako publizitatea eta spam eta malware detekzioa.

Zerbitzu bateko informazio pertsonala beste Google zerbitzu batzuetako informazioarekin —informazio pertsonala barne— erlazionatuko dugu, adibidez, ezagutzen duzun jendearekin gauzak errazago partekatzeko. Kontuaren ezarpenen arabera, baliteke beste gune eta aplikazio batzuetan egiten dituzun jarduerak zure informazio pertsonalarekin erlazionatzea, Google zerbitzuak eta Google-k erakutsitako iragarkiak hobetzeko.

Berrespena eskatuko dizugu, informazioa Pribatutasun-gidalerro hauetan xedatutako helburuetarako ez beste batzuetarako erabili aurretik.

Google-k mundu osoko hainbat herrialdetan ditugun zerbitzarietako informazio pertsonala prozesatzen du. Zure informazio pertsonala bizi zaren herrialde batetik kanpo dagoen zerbitzari batean prozesa dezakegu.

Gardentasuna eta aukera

Jendeak pribatutasunari buruzko kezka desberdinak ditu. Gure helburua zer informazio biltzen dugun garbi azaltzea da, hura nola erabili aukera dezazun. Besteren artean, hauetarako aukera duzu:

  • Berrikusi eta eguneratu Google jarduerak kontrolatzeko aukerak, kontuan izan zer motatako datuak (adibidez, YouTube-n ikusi dituzun bideoak edo aurretik egindako bilaketak ) gorde nahi dituzun Google zerbitzuak erabiltzean. Kontrolatzeko aukera hauek ere erabil ditzakezu saiorik hasi gabe gure zerbitzuak erabiltzen dituzunean, egindako jarduerak cookie-en edo antzeko teknologien bidez erregistratu behar diren edo ez kudeatzeko.
  • Berrikusi eta kontrolatu Google kontuarekin erlazionatutako datu mota jakin batzuk Google panela erabilita.
  • Ikusi eta editatu Google-n eta sarean orokorrean erakusten zaizkizun Google iragarkiei buruzko hobespenak, besteak beste, interesatzen zaizkizun kategoriei buruzkoak, "Iragarkien ezarpenak" atalera joanda. Google-ren publizitate-zerbitzu batzuk erabiltzeari utzi nahi diozula adierazteko ere balio du orri horrek.
  • Doitu gainerakoek ikusten dutenean Google kontuarekin lotutako profilak izango duen itxura.
  • Kontrolatu informazioa norekin partekatzen duzun Google kontuaren bidez.
  • Lortu informazioa Google kontuari ematen diozun erabilerari buruz gure hainbat zerbitzutatik.
  • Aukeratu zure profileko izena eta profileko argazkia iragarkietan agertzen diren partekatutako abalak agertzen diren.

Gainera, arakatzailea konfigura dezakezu cookie guztiak blokea ditzan, gure zerbitzuekin erlazionatutako cookieak barne, eta cookieak noiz ezartzen ditugun jakinaraz diezazun. Dena dela, garrantzitsua da gogoratzea gure zerbitzuetako askok ez dutela behar bezala funtzionatuko cookieak desgaituta badituzu. Adibidez, ez ditugu zure hizkuntza-hobespenak gogoratuko.

Partekatzen duzun informazioa

Gure zerbitzuetako askok besteekin informazioa partekatzeko aukera eskaintzen dizute. Gogoan izan informazioa publikoki partekatzen duzunean, informazio hori bilatzaileek (Google-k barne) indexa dezaketela. Gure zerbitzuek edukia partekatzeko eta kentzeko aukera desberdinak eskaintzen dizkizute.

Zure informazio pertsonala atzitzea eta eguneratzea

Gure zerbitzuak erabiltzen dituzunean, zure informazio pertsonalerako sarbidea ematea dugu helburu. Informazioa okerra bada, datuak berehala eguneratzeko edo kentzeko aukera ematen dizugu, informazio hori enpresa- edo lege-helburuetarako gorde behar ez badugu behinik behin. Informazio pertsonala eguneratzen duzunean, identitatea egiaztatzeko eskatuko dizugu zure izenean jardun aurretik.

Eskaerak baztertu egin ditzakegu, neurriz kanpo errepikatzen badira, lan tekniko handia eskatzen badute (adibidez, sistema berri bat garatzea edo gure jardunbideren bat aldatzea), besteen pribatutasuna arriskuan jartzen badute, edo inola ere praktikoak ez badira (adibidez, gure babeskopia-sisteman gordetako informazioa eskatzen badigute).

Informaziorako sarbidea eman edo informazioa zuzen badezakegu, hala egingo dugu doan, eskatzen denak neurriz kanpoko ahaleginik eskatzen ez badu. Gure zerbitzuak informazioa istripuz edo asmo txarrez ez deuseztatzeko moduan mantentzen ditugu. Horregatik, gure zerbitzuetako informazioa ezabatu ondoren, baliteke zerbitzari aktiboetan gera izan daitezkeen kopiak berehala ez ezabatzea eta babeskopia-sistemetako informazioa ez kentzea.

Partekatzen dugun informazioa

Ez dugu informazioa partekatzen Google-tik kanpoko enpresekin, erakundeekin eta banakoekin, egoera hauetakoren bat aplikatu ezean:

  • Zure onarpenarekin

    Informazio pertsonala Google-tik kanpoko enpresekin, erakundeekin eta banakoekin partekatuko dugu, zuk horretarako baimena eman badiguzu. Edozein informazio pertsonal sentikor partekatzeko, zure baimenaren berrespena eskatzen dugu.

  • Domeinu-administratzaileekin

    Zure Google kontua domeinu-administratzaile batek kudeatzen badu zure izenean (adibidez, G Suite zerbitzuaren erabiltzaileen kasuan), domeinu-administratzaileek eta erabiltzaileentzako laguntza-zerbitzua eskaintzen dizun erakundeak zure Google kontuko informaziorako sarbidea izango dute (zure helbide elektronikorakoa eta bestelako datuetarakoa barne). Zure domeinu-administratzailea hauetarako gai izan daiteke:

    • Zure kontuari buruzko estatistikak ikusteko, hala nola, instalatzen dituzun aplikazioei buruzkoak.
    • Kontuaren pasahitza aldatzeko.
    • Zure konturako sarbidea eteteko edo amaitzeko.
    • Kontuan gordetako informazioa atzitzeko eta gordetzeko.
    • Kontuko informazioa jasotzeko, lege, arau, lege-prozesu edo betebeharreko gobernuaren eskaera aplikagarriak gordetzeko eta asetzeko.
    • Informazioa edo pribatutasun-ezarpenak ezabatzeko edo editatzeko gaitasuna murrizteko.

    Informazio gehiago eskuratzeko, irakurri domeinu-administratzaileen pribatutasun-gidalerroak.

  • Kanpoan prozesatzeko

    Gure bazkideei edo bestelako enpresa edo pertsona fidagarriei informazio pertsonala ematen diegu, gure izenean prozesa dezaten, gure argibideei jarraiki eta gure Pribatutasun-gidalerroak eta kasuan kasuko isilpekotasun- eta segurtasun-neurriak gordeta.

  • Legezko arrazoiengatik

    Informazio pertsonala Google-tik kanpoko enpresekin, erakundeekin eta banakoekin partekatuko dugu, informazioa atzitzea, erabiltzea, gordetzea edo ezagutzera ematea helburu hauetarako beharrezkoa denaren uste osoa badugu:

    • lege, arau, lege-prozesu edo betebeharreko gobernuaren eskaera aplikagarriak gordetzeko eta asetzeko.
    • Zerbitzu-baldintza aplikagarriak betearazteko, urratze posibleak aztertzeko barne.
    • Iruzurrak, segurtasun-arazoak eta arazo teknikoak hautemateko, ekiditeko edo bestela bideratzeko.
    • Google-ren, gure erabiltzaileen edo publikoaren eskubideak, jabetzak edo segurtasuna kaltetzea eragozteko, lege aplikagarriek eskatzen edo onartzen duten heinean.

Baliteke pertsonalki identifikatzeko erabili ezin den informazioa publikoki eta gure bazkideekin partekatzea, hala nola, argitaratzaileekin, iragarleekin eta konektatutako guneekin. Adibidez, gure zerbitzuen joera orokorrak erakusteko erakuts dezakegu informazioa publikoki.

Google-k bateratze-, erosketa- edo akzio-salmenta prozesu batean parte hartzen badu, informazio pertsonalaren isilpekotasuna mantentzen jarraituko dugu eta prozesuaren eragina jasaten duten erabiltzaileei jakinarazpen bat iritsaraziko diegu informazio pertsonala transferitu edo beste pribatutasun-gidalerro batzuen menpe ezarri aurretik.

Informazioaren segurtasuna

Gogor egiten dugu lan Google eta gure erabiltzaileak babesteko, informazioaren baimenik gabeko sarbideen, aldaketen, ezagutzera emateen edo deuseztatzeen aurka. Neurri zehatzak:

  • Gure zerbitzuetako asko SSL bidez enkriptatzen ditugu.
  • Google kontua atzitzeko bi urratseko egiaztapena eta Google Chrome-ko arakatze seguruaren eginbidea eskaintzen dizkizugu.
  • Gure informazioa biltzeko, biltegiratzeko eta prozesatzeko jardunbideak berrikusten ditugu, segurtasun-neurri fisikoak barne, sistemak baimenik gabe atzitzea eragozteko.
  • Informazio pertsonala gure izenean prozesatu behar duten Google langileei, azpikontratatuei eta agenteei mugatzen diegu informazio pertsonalerako sarbidea, eta guztiek ere kontratuz xedatutako isilpekotasun-betebeharrak dituzte. Betebehar horiek urratuz gero, zigorrak jasango dituzte eta kontratua amaitu egingo da.

Pribatutasun-gidalerroak noiz aplikatu

Google LLC enpresak eta haren bazkideek (YouTube barne) eskainitako zerbitzuei, Google-ek Android tresnetan ematen dituen zerbitzuei, nahiz beste guneetan eskainitakoei (adibidez, gure publizitate-zerbitzuak) aplikatzen zaizkie gure Pribatutasun-gidalerroak. Salbuespen gisa, ez zaizkie aplikatzen Pribatutasun-gidalerro hauek barnean hartzen ez dituzten zerbitzuei, bestelako pribatutasun-gidalerroak baitituzte.

Gure Pribatutasun-gidalerroak ez zaizkie aplikatzen beste enpresa eta banakoek eskainitako zerbitzuei, hala nola, gure bilaketa-emaitzetan bistaratzen diren produktu eta guneei, Google zerbitzuak izan ditzaketen guneei, edo zure zerbitzuetara estekatutako guneei. Gure Pribatutasun-gidalerroek ez dituzte estaltzen gure zerbitzuak iragartzen dituzten eta iragarki interesgarriak eskaintzeko cookieak eta pixel-etiketak erabiltzen dituzten beste enpresen eta erakundeen informazio-jardunbideak.

Agintari arautzaileen esana betetzea eta haiekin elkarlanean aritzea

Erregularki egiaztatzen dugu gure Pribatutasun-gidalerroak gordetzen direla. Beste hainbat lege-esparru propio ere gordetzen ditugu; haien artean, EU-US Privacy Shield Framework eta Swiss-US Privacy Shield Framework. Idatzizko kexa formalak jasotzen ditugunean, kexa egiten duen pertsonarekin harremanetan jartzen gara arazoaren segimendua egiteko. Kasuan kasuko autoritate legegileekin egiten dugu lan, datuen babesaz arduratzen diren autoritate lokalekin barne, zuzenean gure erabiltzaileekin ebatzi ezin ditugun datu pertsonalen transferentziei buruzko kexak ebazteko.

Aldaketak

Gure Pribatutasun-gidalerroak noizbehinka alda ditzakegu. Ez dizkizugu Pribatutasun-gidalerro hauetan xedatzen zaizkizun eskubideak murriztuko zure berariazko baimenik gabe. Orri honetako pribatutasun-gidalerroetan egiten diren aldaketa guztien berri emango dizugu eta, aldaketek nolabaiteko garrantzia izanez gero, jakinarazpen aipagarriago bat iritsaraziko dizugu (besteak beste, zerbitzu jakin batzuetan, pribatutasun-gidalerroetan egindako aldaketen berri ematen duten mezu elektronikoak bidaliko ditugu). Era berean, Pribatutasun-gidalerro hauen aurreko bertsioak artxiboan mantenduko ditugu, edonoiz begiratu ahal izan ditzazun.

Produktuen berariazko jardunbideak

Jakinarazpen hauek erabili ditzakezun Google produktu eta zerbitzu jakin batzuei dagozkien pribatutasun-jardunbide espezifikoak azaltzen dituzte:

Gure zerbitzu ezagunenei buruzko informazio gehiago lortu ahal izateko, Google Produktuen Pribatutasun-gidara joan zaitezke.

Pribatutasunari eta segurtasunari buruzko material erabilgarri gehiago Google-ren gidalerroen eta printzipioen orrietan aurki daiteke, besteak beste:

"informazio pertsonala atzitzeko aukera"

Adibidez, Google Panelarekin, azkar eta erraz ikus ditzakezu zure Google kontuarekin erlazionatutako datuetako batzuk. Lortu informazio gehiago.

"benetan erabilgarri gertatuko zaizkizun iragarkiak"

Adibidez, lorezaintzari buruzko webguneak eta blogak maiz bisitatzen badituzu, litekeena da lorezaintzarekin zerikusia duten iragarkiak ikustea weba arakatzean. Lortu informazio gehiago.

"publizitate-zerbitzuak"

Adibidez, gure iragarkiak dituzten lorezaintzari buruzko webguneak eta blogak maiz bisitatzen badituzu, litekeena da gai horrekin zerikusia duten iragarkiak ikusten hastea sarea arakatzean. Lortu informazio gehiago.

"eta bestelako sentsoreak"

Kokapena hobeto ulertzeko lagungarria den informazioa eman dezakete gailuak dituen sentsoreetako batzuek. Esaterako, azelerometroa badu, abiadura zehaztu ahal izango da; edo, giroskopioa badu, zer norabidetan zoazen jakin ahal izango da. Lortu informazio gehiago.

"bildu informazioa"

Informazio horren barne daude, besteak beste: erabilera-datuak eta hobespenak, Gmail mezuak, Google+ profila, argazkiak, bideoak, arakatze-historia, mapa-bilaketak, dokumentuak eta Google-k ostatatutako bestelako edukiak. Lortu informazio gehiago.

"bateratu zerbitzu bateko informazio pertsonala beste Google zerbitzu batzuetako informazioarekin (informazio pertsonala barne)"

Adibidez, Google kontuan saioa hasita duzula Google-n bilaketak egiten dituzunean, sare publikoko bilaketa-emaitzak ikus ditzakezu, baita lagunen orriak, argazkiak eta Google+ mezuak ere. Gainera, ezagutzen zaituen edo Google+en jarraitzen dizun jendeak zure mezuak eta profila ikus ditzake emaitzetan. Lortu informazio gehiago.

"konektatu jendearekin"

Adibidez, Google+en pertsonak gehitzeko iradokizunak jaso ditzakezu (bai ezagutzen dituzulako, bai agian haiekin konektatu nahi izan dezakezulako), Gmail bezalako beste Google produktuetako jendearekin dituzun konexioetan oinarrituta. Era berean, zurekin harremana duen jendeak zure profila ikus dezake iradokizun gisa. Lortu informazio gehiago.

"kreditu-txartela"

Egun, erregistratzerakoan, ez dugu kreditu-txartelik eskatzen, baina jaioteguna adieraztean Google kontu bat izateko gazteegia zarela ikusi eta kontua desgaitu badizugu, gure adin-eskakizunak betetzen dituzula berresteko modu bat kreditu-txartel bidezko eragiketa txiki bat eginda adina egiaztatzea da. Lortu informazio gehiago.

"garatu berriak"

Adibidez, Google-ren zuzentzaile ortografikoko softwarea erabiltzaileek eurek zuzendutako aurreko bilaketak aztertuta garatu zen. Lortu informazio gehiago.

"gailu-identifikatzaileak"

Gailu-identifikatzaileei esker, Google-k zerbitzuak atzitzeko zer gailu esklusibo erabiltzen ari zaren jakin dezake. Informazio hori zerbitzuak gailura pertsonalizatzeko edo gailuek zerbitzuak atzitzerakoan izan ditzaketen arazoak aztertzeko erabil daiteke. Lortu informazio gehiago.

"gailuaren berariazko informazioa"

Adibidez, ordenagailuan Google Play-ra joaten zarenean, Google-k informazio hori erabil dezake erosketak zein gailutan izan nahi dituzun erabilgarri erabakitzen laguntzeko. Lortu informazio gehiago.

"hobetu erabiltzaile-esperientzia"

Adibidez, cookieei esker, erabiltzaileek zerbitzuekin nola elkarreragiten duten azter dezakegu. Lortu informazio gehiago.

Beste teknologia- eta komunikazio-enpresek bezala, Google-k ere mundu osoko gobernu eta auzitegien eskaerak jasotzen ditu aldizka, erabiltzaileen datuak eman ditzan. Gure lege-taldeak eskaera guzti-guztiak berrikusten ditu, edozein motatakoak direla ere, eta atzera botatzen ditu maiz, eskaerek orokorregiak diruditenean edo prozesuari behar bezala jarraitu ez diotenean. Lortu informazio gehiago.

"partekatzeko aukeraren edo ikusgaitasunaren ezarpenak mugatzeko"

Adibidez, izena eta argazkia iragarkietan ez agertzea aukera dezakezu ezarpenetan. Lortu informazio gehiago.

"hainbat gunetara egindako bisitei buruzko informazioarekin lotuta"

Google Analytics lehen eskuko cookieek biltzen duten informazioan oinarritzen da. Google Analytics-ek sortutako datuak beste webgune batzuetara egindako bisitei buruzko hirugarrenen cookieekin erlaziona ditzakete Google teknologia erabilita Google Analytics zerbitzuko bezeroak nahiz Google-k. Adibidez, iragarle batek beste cookie batzuekin batera erabil ditzake bere Google Analytics-eko datuak iragarki eraginkorragoak sortzeko edo bere trafikoa sakonago aztertzeko. Lortu informazio gehiago.

"mantendu"

Esaterako, etengabean kontrolatzen dugu sistema zerbitzuek behar bezala funtzionatzen dutela egiaztatzeko, eta erroreak detektatzeko eta konpontzeko. Lortu informazio gehiago.

"uneko kokapenari buruzko informazioa bil eta prozesa dezakegu"

Adibidez, Google Maps-ek uneko kokapena mapa-ikuspegiaren erdian jar dezake. Lortu informazio gehiago.

"baliteke behar bezala ez funtzionatzea"

Adibidez, "lbcs" izeneko cookieak hainbat Google dokumentu arakatzaile bakarrean irekitzea ahalbidetzen dizu. Lortu informazio gehiago.

"eta gure bazkideak"

Bazkide fidagarriei cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzeko baimena ematen diegu, gure zerbitzuetan iragarkiak jartzeko eta ikerketak egiteko. Lortu informazio gehiago.

"telefono-zenbakia"

Adibidez, berreskuratzeko aukera gisa telefono-zenbakia gehitzen baduzu, pasahitza ahaztuz gero Google-k testu-mezu bat bidal diezazuke pasahitza berrezarri ahal izateko kodearekin. Lortu informazio gehiago.

"babestu Google eta bere erabiltzaileak"

Adibidez, norbaitek zure posta elektronikoa baimenik gabe atzitzeak kezkatzen bazaitu, Gmail-eko "Kontuaren azken jarduerak" atalak posta-kontuan izandako azken jarduerei buruzko informazioa erakusten du, besteak beste, posta zer IP helbidetatik atzitu den, horiekin erlazionatutako kokapenak zein diren, eta zer ordu eta datan atzitu den. Lortu informazio gehiago.

"babestu"

Esaterako, IP helbideak eta cookieak biltzen eta aztertzen ditugu zerbitzuak erabilera oker automatizatuen aurka babesteko, besteak beste. Lortu informazio gehiago.

"eskaini"

Esaterako, gailuari esleitutako IP helbidea erabiltzen da eskatzen dituzun datuak gailura bidaltzeko. Lortu informazio gehiago.

"partekatzea"

Adibidez, Google+ekin, gauzak partekatzeko hainbat aukera dituzu. Lortu informazio gehiago.

"besteekin gauzak azkarrago eta errazago partekatzea"

Adibidez, norbait dagoeneko kontaktuetan baduzu, Google-k haren izena automatikoki osatuko du Gmail-eko mezu batean gehitu nahi baduzu. Lortu informazio gehiago.

"sarean gehien inporta zaizun jendea"

Adibidez, idazten ari zaren mezuaren "Hartzailea", "Cc" edo "Bcc" eremuan helbideren bat idazten duzunean, Gmail-ek kontaktuen zerrendako helbideak iradokiko dizkizu. Lortu informazio gehiago.

"ezagutzen duzun jendearekin gauzak errazago partekatzeko"

Adibidez, Gmail bidez norbaitekin harremanetan jarri bazara eta Google dokumentu batean edo Google Calendar gertaera batean gehitu nahi baduzu, Google-rekin oso erraza da, pertsona horren helbide elektronikoa automatikoki osatzen baitu haren izena idazten hasten zarenean. Lortu informazio gehiago.

"ikusi iragarkiak eta jardun horiekin elkarrekintzan"

Adibidez, aldizka iragarleei jakinarazten diegu euren iragarkiak orriren batean sartu ahal izan ditugun ala ez eta litekeena den ala ez erabiltzaileek ikusi izatea (esaterako, erabiltzaileek ikusi ez duten orriaren zatian egotearekin alderatuta). Lortu informazio gehiago.

"Pertsonalki identifikatzeko erabili ezin den informazio multzokatua parteka dezakegu publikoki"

Jende asko zerbait bilatzen hasten denean, hori oso erabilgarria izan daiteke une horretako joera zehatzen berri izateko. Lortu informazio gehiago.

"Wi-Fi sarbide-puntuak eta telefonia mugikorreko dorreak"

Adibidez, Google-k gailuaren gutxi gorabeherako kokapena zehatz dezake, inguruan dauden telefono mugikorreko dorreen kokapen ezagunetan oinarrituta. Lortu informazio gehiago.

"bilaketa-emaitza egokiagoak"

Adibidez, bilaketa egokiagoa eta interesgarriagoa egin dezakegu zure eta zure lagunen argazkiak, mezuak eta eduki gehiago sartuta. Lortu informazio gehiago.

"edukia kentzea"

Besteak beste, sareko eta aplikazioetako jarduerak, bloga, zure Google gunea, YouTube kanala, Google+ profila edo Google kontu osoa ezaba ditzakezu. Lortu informazio gehiago.

Google-eko joerak eta YouTube-eko joerak zerbitzuetan ikus ditzakezu horietako batzuk. Lortu informazio gehiago.

"beste gune eta aplikazio batzuetan egiten dituzun jarduerak"

Jarduera horiek Google produktuen (kasurako, Chrome-ren sinkronizazioa) erabileratik etor daitezke, edo Google-ren bazkide diren gune eta aplikazioetara egin dituzun bisitetatik. Webgune eta aplikazio asko bazkidetu dira Google-rekin euren edukia eta zerbitzuak hobetzeko. Esate baterako, gure publizitate-zerbitzuak (AdSense, besteak beste) edo estatistika-tresnak (Google Analytics, adibidez) erabil ditzakete webguneek. Produktu horiek Google-n egin dituzun jarduerei buruzko informazioa partekatzen dute eta, kontuaren ezarpenen eta erabiltzen dituzun produktuen arabera (esate baterako, bazkide batek Google Analytics gure publizitate-zerbitzu batekin batera erabiltzen badu), baliteke datu horiek zure informazio pertsonalarekin erlazionatzea. Lortu informazio gehiago.

Google-ren aplikazioak
Menu nagusia