Nola erabiltzen ditu Google-k cookieak?

Bisitatzen dituzun webguneek arakatzailera bidaltzen dituzten testu zati motzak dira cookieak. Haiei esker, zure bisitari buruzko informazioa gogoratzen dute webguneek; horrela, errazago atzituko duzu hurrengoan, eta webgunea lagungarriagoa izango zaizu.

Cookieak helburu askotarako erabiltzen ditugu; adibidez, zure hizkuntza hobetsia gogoratzeko, ikusten dituzun iragarkiak ahalik eta egokienak direla ziurtatzeko, orrietan zenbat bisitari izan ditugun zenbatzeko, gure zerbitzuetan erregistratzea ahalbidetzeko edo aukeratu dituzun iragarkien ezarpenak gogoratzeko.

Google-k erabiltzen dituen cookie motak eta cookie jakin batzuen izenak deskribatzen dira orri honetan. Google-k eta gure bazkideek publizitatean cookieak nola erabiltzen dituzten ere azaltzen da bertan. Irakurri Pribatutasun-gidalerroak cookieak eta bestelako informazioa erabiltzen ditugunean zure pribatutasuna babesten dugun modua hobeto ulertzeko.

Google-k erabiltzen dituen cookie motak

Cookie mota desberdinak erabiltzen ditugu Google-ren webguneak eta iragarkiekin erlazionatutako produktuak funtzionarazteko. Behean deskribatutako cookie batzuk edo guztiak arakatzailean biltegira daitezke. Arakatzaileko cookieak kudeatzeko eta ikusteko aukera duzu (baliteke gailu mugikor batzuen arakatzaileek ikusgaitasun hori ez eskaintzea). Adibidez, Google Chrome arakatzailea badarabilzu, joan chrome://settings/cookies helbidera.

Hobespenak

Webgune baten jokabidea edo itxura alda dezaketen gauzak gogoratzeko aukera ematen diete cookie hauek webguneei.

Esate baterako, zure lurraldea eta hizkuntza hobetsia gogoratuta, tokiko eguraldiaren berri emango dizute webguneek, zure hizkuntzan. Halaber, testuaren tamaina, letra eta web-orrietan pertsonaliza ditzakezun bestelako zatiak aldatzeko aukera ematen dizute cookie horiek.

Google-ren zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsona gehienek "NID" izeneko hobespen-cookiea dute arakatzailean. Google-ren zerbitzu bat erabiltzen duzunean, arakatzaileak cookie hori bidaltzen du orri bat ikusteko egin duzun eskaerarekin batera. NID cookieak guk erabiltzen dugun ID esklusibo bat du zure hobespenak eta bestelako informazioa gogoratzeko, hala nola hizkuntza hobetsia, orri bakoitzeko erakustea nahi duzun bilaketa-emaitza kopurua (adibidez, 10 edo 20) eta Google-ren Bilaketa segurua eginbidearen iragazkia aktibatuta izan nahi duzun edo ez.

Segurtasuna

Cookie hauei esker, erabiltzaileak autentifikatu, saio-hasierako kredentzialen iruzurrezko erabilera saihestu, eta erabiltzaileen datuak baimenik ez duten alderdiengandik babes ditzakete webguneek.

Adibidez, "SID" eta "HSID" izeneko cookieek erabiltzailearen Google-ko kontuaren IDaren eta azken saio-hasieraren erregistro enkriptatuak eta digitalki sinatuak dituzte. Cookie horiek konbinatuz gero, eraso mota asko blokea ditzakegu; adibidez, web-orrietan betetzen dituzun inprimakien edukia lapurtzeko saiakerak.

Prozesuak

Cookie hauen bidez, zerbitzuak behar bezala eskaini, eta espero den moduan funtziona dezakete webguneek.

Adibidez, cookie horiek web-orrietan nabigatzen eta webgune bateko eremu seguruak atzitzen laguntzen die bisitariei. "lbcs" izeneko cookiea erabiltzen dugu Google Dokumentuak zerbitzuak dokumentu asko ireki ahal izateko arakatzaile bakarrean.

Cookie hori blokeatzen baduzu, Google Dokumentuak zerbitzuak eta Google-ren beste zerbitzu batzuek ez dute behar bezala funtzionatuko.

Publizitatea

Cookie hauekin, publizitatea erakargarriagoa izango da erabiltzaileentzat, eta baliagarriagoa argitaratzaileentzat eta iragarleentzat.

Adibidez, erabiltzailearentzat egokitutako publizitatea hautatzeko, kanpainen errendimendu-txostenak hobetzeko eta erabiltzaileak dagoeneko ikusitako iragarkiak erakustea ekiditeko erabil daitezke cookie horiek.

Besteak beste, "NID" eta "SID" cookieak erabiltzen ditugu Google-ren jabetzetako (adibidez, Google Bilaketa) iragarkiak pertsonalizatzeko. Besteren artean, egin dituzun azken bilaketak, iragarleen iragarki jakinekin eta bilaketa-emaitzekin izan dituzun interakzioak, eta iragarleen webguneetara egin dituzun bisitak gogoratzeko erabiltzen ditugu. Horrela, Google-n erakusten dizkizugun iragarkiak pertsonaliza diezazkizukegu.

Sarean eskaintzen dugun publizitaterako ere erabiltzen ditugu cookieak. "IDE" du izena Google-renak ez diren webguneetan erabiltzen ditugun publizitate-cookie nagusietako batek, eta doubleclick.net domeinuan gordetzen da arakatzailean. Beste batek "ANID" du izena eta google.com domeinuan gordetzen da. Beste batzuk ere erabiltzen ditugu, adibidez, "DSID", "FLC", "AID", "TAID" eta "exchange_uid" izenekoak. Google-ren bestelako jabetzek (adibidez, YouTube-k) ere cookieak erabiltzen dituzte iragarki egokiagoak erakusteko.

Batzuetan, bisitatu duzun webgunearen domeinuan ezartzen dira publizitate-cookieak. Sarean erakusten dugun publizitatearen kasuan, baliteke cookieak (adibidez, "__gads" edo "__gac" izeneko cookieak) ezartzea bisitatzen dituzun webguneen domeinuetan. Google-ren domeinuetan ezartzen diren cookieak ez bezala, Google-k ezin ditu irakurri cookie horiek cookieok ezarri ziren webgunean ez bazaude. Besteak beste, domeinu horietan iragarkiekin izandako interakzioak neurtzeko eta iragarki berak askotan ez erakusteko erabili ohi dira.

Halaber, hainbat bihurketa-cookie (adibidez, "__gcl" izenekoak) erabiltzen ditu Google-k. Iragarleen iragarkietan klik egiten duten pertsonen artean zenbatek egiten duten ekintzaren bat (adibidez, erosketa bat) erakustea dute helburu. Cookie horiei esker, iragarkiren batean klik egin duzula eta iragarlearen webgunera joan zarela jakingo dute Google-k eta kasuan kasuko iragarleak. Google-k ez ditu erabiltzen bihurketa-cookie horiek iragarki pertsonalizatuak erabiltzaile jakinei bideratzeko, eta tarte jakin batean bakarrik gordetzen du jasotako informazioa. Bihurketak neurtzeko ere erabiltzen dira gure beste cookieetako batzuk. Esaterako, Google Marketing Platform eta Google Analytics cookieak helburu horretarako ere erabiltzen dira.

"AID", "DSID" eta "TAID" izeneko cookieak ere erabiltzen ditugu gailuetan egiten dituzun jarduerak lotzeko, baldin eta Google-ko kontuko saioa beste gailuren batean hasi baduzu. Gailu batean baino gehiagotan ikusten dituzun iragarkiak koordinatzeko eta bihurketa-gertaerak neurtzeko egiten dugu hori. google.com/ads, google.com/ads/measurement edo googleadservices.com domeinuetan ezarri ohi dira cookie horiek.

Ez baduzu nahi ikusten dituzun iragarkiak gailuen artean koordinatzea, Iragarkien pertsonalizazioa ez erabiltzea aukera dezakezu Iragarkien ezarpenak atalean.

Saioaren egoera

Erabiltzaileak webgunearekin izaten dituen interakzioei buruzko informazioa jasotzea ahalbidetzen diete cookie horiek webguneei; hala, webguneek zerbitzuak eta arakatzeko aukera hobetu ahal izango dituzte.

Adibidez, erabiltzaileek gehien ikusten dituzten orrien jarraipena egiteko eta orri jakin batzuetan errore-mezuak jasotzen dituzten ala ez jakiteko erabil daitezke cookie horiek. Halaber, klik-ordainketaren eta iragarki kidetuen eraginkortasuna anonimoki neurtzeko erabil daitezke. Adibidez, "recently_watched_video_id_list" izeneko cookiea erabiltzen dugu arakatzaile jakin batean ikusitako azken bideoak YouTube-k erregistra ditzan.

Estatistikak

Bisitariek webguneetan nola parte hartzen duten ulertzeko aukera ematen diete cookie horiek webguneei.

Adibidez, Google-ren estatistiketarako tresna bat da Google Analytics, webguneei eta aplikazioen jabeei bisitarien lotura neurtzea ahalbidetzen diena. Google Analytics-ek cookie sorta bat erabiltzen du informazioa biltzeko eta webgunearen erabilera-estatistiken txostenak egiteko, banako bisitarien nortasuna Google-ri jakinarazi gabe. Google Analytics-ek erabiltzen duen cookie nagusia "_ga" da. Google-ren jabetzetan, Analytics-en cookieak ere erabil daitezke zeregin horretarako.

Cookieak arakatzailean kudeatzea

Arakatu bitartean cookieak nola erabiltzen diren kontrolatzeko aukera ematen dizute arakatzaile gehienek.

Arakatzaile batzuek automatikoki mugatzen edo ezabatzen dituzte cookieak. Gainera, cookieak webgunearen arabera kudeatzeko arauak konfigura ditzakezu zenbait arakatzailetan, webgune fidagarrietako cookieak bakarrik onar daitezen.

Google Chrome-ko Ezarpenak atalean "Garbitu arakatze-datuak" aukera dago, zeina cookieak eta bestelako arakatze-datuak ezabatzeko erabil baitaiteke. Irakurri Chrome-n cookieak kudeatzeko argibideak.

Google Chrome-n modu pribatuan arakatzeko, erabili ezkutuko modua. Erabili ezkutuko modua bisitatu dituzun webguneak edo egin dituzun deskargak arakatze- eta deskarga-historietan agertzerik nahi ez duzunean. Ezkutuko moduko arakatze-leiho guztiak ixten dituzunean, Chrome-k ez ditu gordeko arakatze-historia, cookieak eta bestelako datuak.

Cookieetan biltegiratutako informazioa galtzen bada, baliteke webguneak hain funtzionalak ez izatea, baina funtzionatzen jarraitu beharko lukete.

Google-ren aplikazioak
Menu nagusia