Google Voice zerbitzuak nola funtzionatzen duen

Zuri zerbitzua eskaini ahal izateko, Google Voice zerbitzuak informazio hau gordetzen, prozesatzen eta mantentzen du: deien historia (besteak beste, deia egin duenaren telefono-zenbakia, deia jaso duenaren telefono-zenbakia, data, ordua eta deiaren iraupena), erantzungailuko agurra, erantzungailuko mezuak, testu-mezu laburren zerbitzuko (SMS) mezuak, grabatutako elkarrizketak eta kontuarekin erlazionatutako bestelako datuak.

Deien historia, erantzungailuko agurra, erantzungailuko mezuak (audioak eta transkripzioak), testu-mezu laburren zerbitzuko (SMS) mezuak eta grabatutako elkarrizketak ezaba ditzakezu Google Voice kontuaren bidez, baina fakturatutako deien historiak ikusgai egoten jarraituko du kontuan. Datu batzuk gure zerbitzari aktiboetan gordeta gera litezke aldi baterako, fakturazio-lanak edota zerbitzuaren beste eskakizun batzuk guztiz osatu arte. Gure babeskopia-sistemetan ere gera litezke datu batzuk. Deien erregistroetako informazioaren kopia anonimoak (pertsonalki identifikatzeko erabil litekeen daturik gabeak) gure sistemetan geratuko dira, txostenak sortzeko eta auditoretzak egiteko ditugun betebeharrei erantzuteko.

Google-ren aplikazioak
Menu nagusia