Nola erabiltzen ditu Google-k cookieak?
Orri honetan, Google-k cookieak eta antzeko teknologiak zer helburutarako erabiltzen dituen azaltzen da. Google-k eta gure bazkideek publizitatean cookieak nola erabiltzen dituzten ere azaltzen da bertan.
Bisitatzen dituzun webguneek arakatzailera bidaltzen dituzten testu zati motzak dira cookieak. Haiei esker, zure bisitari buruzko informazioa gogoratzen du webguneak; horrela, zure hurrengo bisita errazagoa izango da, eta webgunea, lagungarriagoa. Antzeko teknologiak (adibidez, aplikazio edo gailu bat identifikatzeko erabiltzen diren identifikatzaile esklusiboak; pixel-etiketak, eta tokiko biltegiratzea) ere erabil daitezke helburu horietarako. Orri honetan deskribatutako cookieak eta antzeko teknologiak ondoren azaltzen diren helburu hauetarako erabil daitezke.
Irakurri Pribatutasun-gidalerroak cookieak eta bestelako informazioa erabiltzen ditugunean zure pribatutasuna nola babesten dugun hobeto ulertzeko.
Google-k erabiltzen dituen cookieen eta antzeko teknologien helburuak
Baliteke Google-k arakatzailean, aplikazioan edo gailuan biltegiratzea edo erabiltzea cookie edo antzeko teknologia batzuk edo guztiak, behean azaldutako helburuetarako. Cookieak nola erabiltzen diren kudeatzeko, cookieen erabilera jakin batzuk alde batera uzteko aukera barne, joan g.co/privacytools helbidera. Horrez gain, arakatzaileko cookieak kudeatzeko aukera duzu (baliteke gailu mugikorretarako arakatzaileek ikusgaitasun hori ez eskaintzea). Baliteke teknologia horietako batzuk gailuaren edo dagokion aplikazioaren ezarpenetan kudeatzea.
Funtzioak
Funtzioak ahalbidetzeko helburuarekin erabiltzen diren cookieei eta antzeko teknologiei esker, zerbitzu baterako oinarrizkoak diren eginbideak atzitu ahalko dituzu. Google-ren zerbitzuak eman eta mantentzeko erabiltzen dira cookie horiek. Honako hauek daude zerbitzu baten oinarrizko elementuen artean: aukerak eta hobespenak gogoratzea (aukeratzen duzun hizkuntza, adibidez), saioari buruzko informazioa gordetzea (erosketa-saski bateko edukia, esaterako), eginbideak gaitzea edo zuk eskatzen dituzun zereginak gauzatzea, eta zerbitzu hori mantentzeko eta hobetzeko produktu-optimizazioa.
Zure hobespenak mantentzeko erabiltzen dira cookie batzuk eta antzeko teknologiak. Adibidez, Google-ren zerbitzuak erabiltzen dituzten gehienek "NID" edo "_Secure-ENID" izeneko cookie bat dute arakatzailean, hautatu dituzten cookie-aukeren arabera. Cookie horiek zure hobespenak eta bestelako informazioa gogoratzeko erabiltzen dira, hala nola hizkuntza hobetsia, bilaketa-emaitzen orri bakoitzean erakustea nahi duzun emaitza kopurua (adibidez, 10 edo 20) eta Google-ren bilaketa seguruaren iragazkia aktibatuta eduki nahi duzun edo ez. Erabiltzaileak zerbitzua azkeneko aldiz erabili zuenetik 6 hilabeteko epean iraungitzen da NID cookiea; _Secure-ENID cookieak, berriz, 13 hilabete irauten du. "__Secure-YNID" ("VISITOR_INFO1_LIVE" cookiearen ordezkoa) eta "__Secure-YENID" ("__Secure-YEC" cookiearen ordezkoa) izeneko cookieek antzeko helburua dute YouTube-n, eta zerbitzuaren arazoak hautemateko eta konpontzeko ere erabiltzen dira. Cookie horiek 6 eta 13 hilabete irauten dute, hurrenez hurren.
Saio jakin batean jasotzen duzun esperientzia mantentzeko eta doitzeko erabiltzen dira bestelako cookieak eta antzeko teknologiak. Esate baterako, YouTube-k informazioa gordetzeko erabiltzen du PREF cookiea (adibidez, gogoko orri-konfigurazioa eta erreprodukzio-hobespenak, hala nola erreprodukzio automatikoko aukera esplizituak, edukia ausaz erreproduzitzeko aukera eta erreproduzigailuaren tamaina). YouTube Music-en kasuan, bolumena, errepikatzeko modua eta erreprodukzio automatikoa sartzen dira, besteak beste, hobespenen barruan. Erabiltzaileak zerbitzua azkeneko aldiz erabili zuenetik 8 hilabeteko epean iraungitzen da cookiea. Bestalde, pm_sess cookieak arakatze-saioa mantentzen laguntzen du, eta 30 minutu irauten.
Baliteke Google-ren zerbitzuen errendimendua ere hobetzeko erabiltzea cookieak eta antzeko teknologiak; adibidez, CGIC cookieak bilaketa-emaitzak eskaintzeko modua hobetzen du (izan ere, erabiltzaileak hasieran idatzi duen testua oinarri hartuta bilaketa-kontsultak automatikoki osatzen ditu). 6 hilabete irauten du cookie horrek.
Google-k SOCS cookiea erabiltzen du. Cookie horrek 13 hilabete irauten du eta erabiltzaileek cookieen inguruan aukeratutakoa gordetzeko balio du.
Segurtasuna
Google-k segurtasun-helburuetarako erabiltzen ditu cookieak eta antzeko teknologiak; esaterako, zerbitzu batekin dituzun interakzioak babesteko (erabiltzaileak autentifikatuta), spama, iruzurrak eta gehiegikeriak ekiditeko eta etenen jarraipena egiteko.
Erabiltzaileak autentifikatzeko erabiltzen diren cookieei eta antzeko teknologiei esker, kontua haren jabeak soilik atzi dezakeela bermatzen da; adibidez, "SID" eta "HSID" izeneko cookieek erabiltzailearen Google-ko kontuaren IDaren erregistro enkriptatuak eta digitalki sinatuak dituzte, baita azken saio-hasieraren orduaren erregistroa ere. Cookie horiek konbinatuz gero, eraso mota asko blokea ditzake Google-k; adibidez, Google-ren zerbitzuetan bidalitako inprimakien edukia lapurtzeko saiakerak. 2 urte irauten dute cookie horiek.
Cookie batzuk eta antzeko teknologiak spama, iruzurrak eta gehiegikeriak saihesteko erabiltzen dira. Adibidez, pm_sess eta YSC cookieek arakatze-saio bateko eskaerak erabiltzaileak egin dituela bermatzen dute, eta ez beste webgune batzuek. Cookie horiei esker, asmo txarreko webguneek ezin dute jardun erabiltzaile baten izenean erabiltzaile horrek jakin gabe. pm_sess cookieak 30 minutu irauten du, eta YSC cookieak, berriz, erabiltzailearen arakatze-saioa amaitu arte. __Secure-YENID, __Secure-YEC eta AEC cookieak spama, iruzurrak eta gehiegikeriak hautemateko erabiltzen dira, iragarleei iruzurrezko edo balio ez duten agerpenengatik edo iragarkiekin izandako interakzioengatik oker kobratzen ez zaiela ziurtatzeko. Halaber, YouTube-ren Bazkideen programan parte hartzen duten YouTube-ko sortzaileek bidezko ordainsaria jasotzen dutela ziurtatzeko erabiltzen dira. AEC cookieak 6 hilabete irauten du, eta __Secure-YENID eta __Secure-YEC cookieek, berriz, 13 hilabete.
Estatistikak
Google-k analisi-helburuetarako erabiltzen ditu cookieak eta antzeko teknologiak, zerbitzu jakin batekin interakzioan nola jarduten duzun ulertzeko. Cookie eta antzeko teknologia horiei esker, ikus-entzuleen interakzio-maila neurtzeko eta webguneen estatistikak egiteko aukera ematen diguten datuak bil ditzakegu. Horrela, hobeto ulertzen dugu nola erabiltzen diren zerbitzuak, haien edukia, kalitatea eta eginbideak hobetzeko. Halaber, zerbitzu berriak garatzen eta hobetzen laguntzen digu.
Cookie batzuek eta antzeko teknologia batzuek bisitariek beren zerbitzuekin duten harremana ulertzen laguntzen diete webguneei eta aplikazioei. Adibidez, Google Analytics-ek cookie sorta bat erabiltzen du Google Analytics zerbitzua erabiltzen duten enpresen izenean informazioa biltzeko eta webgunearen erabilera-estatistiken txostenak egiteko, banako bisitarien identitatea jakinarazi gabe. _ga cookieak, Google Analytics-ek erabiltzen duen cookie nagusiak, bisitari bat beste batetik bereizteko aukera ematen dio zerbitzuari, eta 2 urte irauten du. Google Analytics darabilten webguneetan erabiltzen da _ga cookiea, Google-ren zerbitzuak barne. Propietate jakin baterako esklusiboa da _ga cookie bakoitza; beraz, ezin da erabili zerrendatu gabeko webguneen bidez emandako erabiltzaile edo arakatzaileen jarraipena egiteko.
Google-ren zerbitzuek NID eta _Secure-ENID cookieak ere erabiltzen dituzte Google Bilaketa zerbitzuan, eta __Secure-YNID, VISITOR_INFO1_LIVE, __Secure-YENID eta __Secure-YEC cookieak YouTube-n, estatistikak lortzeko. Baliteke mugikorretarako Google-ren aplikazioek identifikatzaile esklusiboak ere erabiltzea estatistikak lortzeko (adibidez, Google-ren erabilera-identifikatzailea). YouTube-k __Secure-ROLLOUT_TOKEN cookiea erabiltzen du eginbide berriak kaleratzeko eta haien eragina neurtzeko, lehendik dauden beste cookie eta identifikatzaile batzuk helburu horretarako erabili ezin direnean. __Secure-ROLLOUT_TOKEN cookieak 6 hilabete irauten du. Google Play aplikazioak, zure ezarpenen arabera, aldi baterako erregistro-fitxategi bat gordetzen du gailuan, deskargatu dituzun aplikazioen erabilera kontrolatzeko. Aplikazioen erabilerari buruzko informazioa Google-ren zerbitzarira kargatu eta Google-ko kontuan gorde ondoren ezabatzen da erregistro-fitxategia.
Publizitatea
Google-k publizitate-helburuetarako erabiltzen ditu cookieak eta antzeko teknologiak; besteak beste, iragarkiak hornitu eta emateko nahiz iragarkiak pertsonalizatzeko, myadcenter.google.com eta adssettings.google.com/partnerads ataletan dituzun aukera eta ezarpenen arabera. Halaber, hauetarako ere erabiltzen dira cookieak: iragarki bat erabiltzaile bati zenbat aldiz erakusten zaion mugatzeko, ez ikustea erabakitako iragarkiak ezkutatzeko eta iragarkien eraginkortasuna neurtzeko.
Saioa hasita ez daukaten erabiltzaileei Google-ren zerbitzuetan iragarkiak erakusteko erabil daiteke NID cookiea. Iragarkirik ez duten Google-ren webgune batzuek, hala nola Google Cloud-ek (cloud.google.com), ez dute erabiltzen NID cookiea helburu horretarako. Google-renak ez diren webguneetan Google-ko iragarkiak erakusteko erabiltzen dira IDE eta id cookieak. Mugikorretarako publizitate-identifikatzaileak, hala nola Android-en publizitate-identifikatzailea (AdID), antzeko helburuetarako erabiltzen dira mugikorretarako aplikazioetan, gailuaren ezarpenen arabera. Iragarki pertsonalizatuak gaituta badauzkazu, ikusten dituzun iragarkiak pertsonalizatzeko erabiltzen da IDE cookiea. Iragarki pertsonalizatuak desaktibatu badituzu, hobespena gogoratzeko erabiltzen da id cookiea, iragarki pertsonalizatuak ikus ez ditzazun. Erabiltzaileak zerbitzua azkenekoz erabili zuenetik 6 hilabeteko epean iraungitzen da NID cookiea. IDE eta id cookieek 13 hilabete irauten dute Erresuma Batuan, Europako Esparru Ekonomikoan (EEE) eta Suitzan, eta 24 hilabete gainerako tokietan.
Iragarkien ezarpenen arabera, baliteke Google-ren beste zerbitzu batzuek ere (YouTube-k kasu) publizitaterako erabiltzea cookie horiek, baita beste cookie eta teknologia batzuk ere, hala nola __Secure-YNID eta VISITOR_INFO1_LIVE cookieak.
Google-ren zerbitzuetan saioa hasten duten erabiltzaileentzat dira publizitaterako erabiltzen diren cookie batzuk eta antzeko teknologiak; adibidez, Google-renak ez diren webguneetan saioa hasita daukaten erabiltzaileak identifikatzeko DSID cookiea erabiltzen da, erabiltzaileak daukan iragarkien pertsonalizazio-ezarpena behar bezala errespeta dadin. 2 aste irauten du DSID cookieak.
Google-ren publizitate-plataformaren bidez, Google-ren zerbitzuetan eta Google-renak ez diren webguneetan iragarkiak jartzeko aukera dute enpresek. Cookie batzuek hirugarrenen webguneetan iragarkiak erakustea ahalbidetzen diote Google-ri, eta bisitatzen duzun webgunearen domeinuan ezartzen dira; esaterako, _gads cookiearen bidez, Google-ko iragarkiak erakusten dira webguneetan. Izenaren hasieran _gac_ duten cookieak, berriz, Google Analytics-ekoak dira, eta erabiltzaileen jarduerak eta haien publizitate-kanpainen errendimendua neurtzeko erabiltzen dituzte iragarleek. _gads cookieek 13 hilabete irauten dute; _gac_ cookieek, berriz, 90 egun.
Some cookies and similar technologies are used to measure ad and campaign performance and conversion rates for Google ads on a site you visit. For example, cookies that start with ‘_gcl_’ are primarily used to help advertisers determine how many times users who click on their ads end up taking an action on their site, such as making a purchase. Depending on your choices and settings, information collected by these cookies and similar technologies may also be used to personalize ads. ‘_gcl_’ cookies last for 90 days. Similar technologies such as the Advertising ID on Android devices can also be used to measure ad and campaign performance. You can manage your Ad ID settings on your Android device.
Ikusi publizitaterako erabiltzen diren cookieei buruzko informazio gehiago hemen.
Pertsonalizazioa
Eduki pertsonalizatua erakusteko helburuarekin erabiltzen dira cookieak eta antzeko teknologiak. Cookie horiei esker, zerbitzuaren erabilera hobea da, eduki eta eginbide pertsonalizatua ematen baitizute g.co/privacytools ataleko ezarpenen edo aplikazioaren nahiz gailuaren ezarpenen arabera.
Besteak beste, emaitza eta gomendio egokiagoak, YouTube-ren orri nagusi pertsonalizatua eta zure interesetara egokitutako iragarkiak sartzen dira eduki eta eginbide pertsonalizatuetan; adibidez, baliteke VISITOR_INFO1_LIVE cookieak YouTube-n gomendio pertsonalizatuak gaitzea iraganeko ikustaldi eta bilaketetan oinarrituta. NID cookieak, berriz, osatze automatikoko eginbide pertsonalizatuak gaitzen ditu Bilaketa zerbitzuan, bilaketa-hitzak idazten ari zarenean. Erabiltzaileak zerbitzua azkenekoz erabili zuenetik 6 hilabeteko epean iraungitzen dira cookie horiek.
Beste cookie batek, UULEk, kokapen zehatzari buruzko informazioa bidaltzen du arakatzailetik Google-ren zerbitzarietara, Google-k zure kokapenerako egokiak diren emaitzak erakutsi ahal izan diezazkizun. Arakatzailearen ezarpenen eta arakatzailean kokapena aktibatuta edukitzeko egindako aukeraren araberakoa da cookie horren erabilera. Gehienez 6 ordu irauten du UULE cookieak.
Pertsonalizaziorako erabiltzen diren cookieak eta antzeko teknologiak baztertzen badituzu ere, baliteke ikusten dituzun pertsonalizatu gabeko edukia eta eginbideak testuinguru-faktoreen arabera doituta egotea; adibidez, kokapena, hizkuntza, gailu mota edo unean ikusten ari zaren edukia.
Cookieak arakatzailean kudeatzea
Most browsers allow you to manage how cookies are set and used as you’re browsing, and to clear cookies and browsing data. Also, your browser may have settings letting you manage cookies on a site-by-site basis. For example, Google Chrome’s settings at chrome://settings/cookies allow you to delete existing cookies, allow or block all cookies, and set cookie preferences for websites. Google Chrome also offers Incognito mode, which deletes cookies, site data, and your browsing history from your device when you exit your Incognito session.
Aplikazio eta gailuetako antzeko teknologiak kudeatzea
Antzeko teknologiak nola ezartzen eta erabiltzen diren kudeatzeko aukera ematen dizute gailu mugikor eta aplikazio gehienek, hala nola aplikazio edo gailu bat identifikatzeko erabiltzen diren identifikatzaile esklusiboak. Adibidez, Android-eko gailuetako publizitate IDa edo Apple-ren publizitate-identifikatzailea gailuaren ezarpenetan kudea daiteke; aplikazioen identifikatzaile espezifikoak, berriz, aplikazioaren ezarpenetan kudeatu ohi dira.
